ARGIA.eus

2018ko abuztuaren 21a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
Askekintza 2010ean sortu eta animalien askapena helburu duen Donostialdeko talde antiespezista da. Talde gaztea eta aktiboa da, euskal kulturan aldaketa bat sortu nahi duena, gure jendartean oso errotuta dagoen espezismoa mahai gainean jarri eta bidegabekeria hau borrokatuz. Hau lortzeko, kontzientziazio lana egin, biolentzia espezista salatu eta beste mugimendu sozialekin harremanak indartzen saiatzen gara.
2018-08-07 16:00

Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintzak zezenketen kontrako manisfetazioa deitu dute abuztuak 11rako, hona hemen zabaldu duten mezua:

 
Kaixo,
Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintza taldeok Donostiako zezenketekin bukatzeko helburua dugu. Honetarako hiriko eragile guztiei, abuztuaren 11n antolatu dugun manifestaldira batzera gonbidatzen zaituztegu. Geroz eta gehiago gara zezenketen aurka eta zezenen alde egiteko prest gaudenak eta entzun egin beharko gaituzte!
Urtez urte, tradizioaren eta dibertsioaren izenean, hamarnaka zezen erabili eta erailtzen dira Illunbeko zezen plazan. Ez ditugu praktika hauek gure kulturaren partetzat onartzen, injustuak direlako. Zezenek, aske eta erasorik jaso gabe bizi nahi dute, guk bezala. Onartezina da gizakiak, gure pribilegioez baliatuz, animaliak zapaltzea. Ezin ditugu haien oinarrizko interesak urratu, gure onura eta dibertsiorako. Lotsagarria da horrelako praktikak onartu eta hartu eman politikoen esku geratzea. Ez da egia ekimen pribatua denik, udal gobernu honek espresuki ematen dion sostengurik gabe zezenketak dagoeneko iraganaren kontu izango lirateke Donostian.
Ondorioz, dei egiten dizuegu jai batzorde, elkarte, kolektibo, eragile eta norbanako guztioi gure aldarrira atxiki zaitezen eta gatazka honetan botere gutxien duenaren alde egin dezazuen.
Batu gure borrokara, aldarria ozen entzunaraziko diegu:
ZEZENKETARIK EZ, EZ DONOSTIAN, EZ INON!