2019-08-07 19:16

Donostia Antitaurina Orain, Eguzki Erakunde Ekologista, eta Askekintza
Donostialdeako talde antiespezistak, datorren asteazkenerako, Abuztuak
14 manifestatzeko deialdia egin dute zezenketen aurka Donostiako
Bulebarrean 18:00tan.


Deialdirako prentsaurrekoa gaur goizeko 11:30tan izan da Alderdi
Ederren, eta bertan zezenketak onartezinak eta guztiz injustuak direla
adierazi dute. Gainera, Udalak herri galdeketari ezikusiarena egin diola
azpimarratu dute, nahiz eta zezenketak injustuak izan herritarren
gehiengoa ados ala kontra egon.

Azkenik, Askekintzak bloke antiespezista bat osatzeko deialdia egin du
manifestaldiaren baitan, euren ustez animaliek sufritzen duten zapalkuntza ez delako
bakarrik zezenketetara mugatzen, eta ondorioz animalien askapena
aldarrikatzeko beharra dagoelako.

 

Askekintza 2010ean sortu eta animalien askapena helburu duen Donostialdeko talde antiespezista da. Talde gaztea eta aktiboa da, euskal kulturan aldaketa bat sortu nahi duena, gure jendartean oso errotuta dagoen espezismoa mahai gainean jarri eta bidegabekeria hau borrokatuz. Hau lortzeko, kontzientziazio lana egin, biolentzia espezista salatu eta beste mugimendu sozialekin harremanak indartzen saiatzen gara.