2018-10-30 22:00

Euskal Herriko mugimendu antiespezistak Bilboko kaleak beteko ditu datorren Ostegunean. Beganismoaren eguna aprobetxatuz, bertan izango dira animalia ez gizatiar guztien askapena aldarrikatzeko. Hendaia, Donostia, Iruña, Gasteiz eta Eibarretik autobusak antolatu dira eta egun osoan zehar ekitaldi ezberdinak izango dira.

Deialdi honek talde antiespezista guztien babesa du: Iruñeko LiberAbere, Gazteizko Bezala eta Equipo Antiespecista, Donostialdeko Askekintza, Tolosaldeko Kimera, Ermuko eta Eibarko Aiuri, Bilboko Animalistak eta Debagoienako Uluak, baita iparraldeko L214 Biarritz antiespezistena ere.

Guzti hauek izango dira bertan, espezismoaren bukaera aldarrikatzen, eta baita bide batez animaliok pairatzen ditugun beste zapalkuntza guztien aurka agertzen. Euskal talde hauek antiespezismoa modu transbertsalean baino ez dutelako ulertzen.

Askekintza 2010ean sortu eta animalien askapena helburu duen Donostialdeko talde antiespezista da. Talde gaztea eta aktiboa da, euskal kulturan aldaketa bat sortu nahi duena, gure jendartean oso errotuta dagoen espezismoa mahai gainean jarri eta bidegabekeria hau borrokatuz. Hau lortzeko, kontzientziazio lana egin, biolentzia espezista salatu eta beste mugimendu sozialekin harremanak indartzen saiatzen gara.