Askekintzak Gurean dokumentalaren birarekin jarraitzen du. Iruñea, Baiona, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Hernani eta Zarautzen emanaldiak egon dira jada, hurrengoak Orereta, Azpeitia, Ermua, Deba, Lizarra, Oiartzun, Arrasate, Leitza eta Tolosan izango dira, Nafarroako Corazon Verde babeslekuan ere emanaldi bat antolatu delarik. Sarrera doakoa izaten jarraituko du emanaldi guztietan, eta lekuaren arabera frantsesezko edo gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko da.
Gurean, lau urtez ezkutuan grabatutako irudiek osatzen dute, eta bertan Euskal Herriko jai ugaritan egiten den animalien erabilera erakusten da. Dokumentalak 30 Herrien eta esplotazio mota ugarietatik zehar garraiatzen gaitu, animaliek festetan pairatzen duten zapalkuntza agerian uzten. Dokumental honen helburua tradizio hauek zalantzan jartzea da, euskal gizartean gogoeta eta eztabaida mahai-gaineratzen.
Dokumentala interneten eskuragarri egongo da ekainean, trailerra ikusgai dago jada Gureanen web orrian: www.gureandokumentala.eus