2018-04-03 16:57

Askekintzak Gurean dokumentalaren lehenengo emanaldien datak ezagutzera eman ditu. Iruña, Baiona, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Hernani, Ermua, Zarautz, Tolosa, Leitza, Orereta, Azpeitia eta Beasainen emanaldiak aurreikusita dituzte jada, gehienak data eta tokia zehazturik dituztelarik. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan, eta lekuaren arabera frantsesezko edo gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko da.

 

Eskaerak badaude, edozein herritan emanaldiak antolatzeko prest daude. Gurean, lau urtez ezkutuan grabatutako irudiek osatzen dute, eta bertan Euskal Herriko jai ugaritan egiten den animalien erabilera erakusten da. Dokumentalak 30 Herrien eta esplotazio mota ugarietatik zehar garraiatzen gaitu, animaliek festetan pairatzen duten zapalkuntza agerian uzten. Dokumental honen helburua tradizio hauek zalantzan jartzea da, euskal gizartean gogoeta eta eztabaida bat mahai-gaineratzen.

 

Gurean interneten eskuragarri egongo da ekainean, trailerra ikusgai dago jada dokumentalaren web orrian: www.gureandokumentala.eus

Askekintza 2010ean sortu eta animalien askapena helburu duen Donostialdeko talde antiespezista da. Talde gaztea eta aktiboa da, euskal kulturan aldaketa bat sortu nahi duena, gure jendartean oso errotuta dagoen espezismoa mahai gainean jarri eta bidegabekeria hau borrokatuz. Hau lortzeko, kontzientziazio lana egin, biolentzia espezista salatu eta beste mugimendu sozialekin harremanak indartzen saiatzen gara.