2018-06-29 16:24

Euskal hiriburuetan eta herri ugaritan zehar Askekintzak egindako emanaldien bira bukatu ondoren, hedabide baten webgunean ikusgai jarri zen ekainak 23ra arte. 2500 pertsonek ikusi dute dagoeneko internet bidez. Orain, irekian dago dokumentalaren atarian: gureandokumentala.eus

Gureanek, 30 herri eta animalien erabilera mota ugariren bitartez garraiatzen gaitu, gure tradizioen onargarritasuna ezbaian jarriz. Dokumentalak erakusten dituen jardueren artean: sokamuturra, ehiza txapelketak, idi-demak, desfileak edo zezenketak ditugu, besteak beste. Lau urtetan zehar ezkutuan grabatutako irudiez osatzen den lana da.

Eragile antiespezista honen helburua, euskal jendartean talde gogoeta eta eztabaida sustatzea da, aldaketak bultzatzeko asmoz. Honetarako, dokumentalaz aparte, lan asko egin dute, hainbat herrietan animalien erabilerari alternatibak proposatzen eta ideia horiek aurrera eramaten.

Askekintza 2010ean sortu eta animalien askapena helburu duen Donostialdeko talde antiespezista da. Talde gaztea eta aktiboa da, euskal kulturan aldaketa bat sortu nahi duena, gure jendartean oso errotuta dagoen espezismoa mahai gainean jarri eta bidegabekeria hau borrokatuz. Hau lortzeko, kontzientziazio lana egin, biolentzia espezista salatu eta beste mugimendu sozialekin harremanak indartzen saiatzen gara.