2018-03-21 17:16

Askekintzak ostiral honetan, martxoak 23, Gurean dokumentalaren estreinaldia antolatuko du Donostiako Trueba zineman, arratsaldeko 16:00etan. Sarrera doakoa izango da eta gaztelerazko azpitituloak izango ditu.

Gurean, lau urtez ezkutuan grabatutako irudiek osatzen dute, eta bertan Euskal Herriko jai ugaritan egiten den animalien erabilera erakusten da. Dokumentalak 30 Herrien eta esplotazio ugariren zehar garraiatzen gaitu, animaliek festetan pairatzen duten zapalkuntza agerian uzten. Gure helburua tradizio hauek zalantzan jartzea da, euskal gizartean gogoeta eta eztabaida bat mahai-gaineratzen.

Askekintza 2010ean sortu eta animalien askapena helburu duen Donostialdeko talde antiespezista da. Talde gaztea eta aktiboa da, euskal kulturan aldaketa bat sortu nahi duena, gure jendartean oso errotuta dagoen espezismoa mahai gainean jarri eta bidegabekeria hau borrokatuz. Hau lortzeko, kontzientziazio lana egin, biolentzia espezista salatu eta beste mugimendu sozialekin harremanak indartzen saiatzen gara.