2018-04-12 10:00
Gipuzkoako, Arabako eta Iparraldeko ehiztariak ehizaren aldeko manifestazioa antolatu dute igande goizean. Hauen erreibindikazioen artean, ehizatzearen aldeko eskubidea eta ehizari edo ehiztariei errespetua daude. Haien buruak biktimatzat aurkeztu dituzte.

Honen aurrean, Donostialdeko Askekintza taldeak kontramanifestazio bat antolatu du egun berean. Bertan, ehizatuak diren animalien bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Talde antiespezistak ehiza injustua dela dio, zaletasun bat animalien bizitzeko eta ez sufritzeko interesen gainetik ezin dela egon aldarrikatuz.
 
Horregatik, datorren igandean, hilak 15, manifestaziora deitu dute Donostiako Bulebarreko Kioskoan. Arratsaldeko 17:00tan. Taldeak, ahalik eta jende gehien bildu nahi du, praktika hauek gizartean geroz eta onarpen gutxiago daukatela erakusteko.
Askekintza 2010ean sortu eta animalien askapena helburu duen Donostialdeko talde antiespezista da. Talde gaztea eta aktiboa da, euskal kulturan aldaketa bat sortu nahi duena, gure jendartean oso errotuta dagoen espezismoa mahai gainean jarri eta bidegabekeria hau borrokatuz. Hau lortzeko, kontzientziazio lana egin, biolentzia espezista salatu eta beste mugimendu sozialekin harremanak indartzen saiatzen gara.