Askekintzari hurrengo mezua iritsi zaio:
Abenduak 26 eta 27 arteko gauean Animalien Askapen Frontearen izenpean batzen diren hainbat taldek ehiztarien eraikinak erasotu dituzte Euskal Herrian. Ehizarako erabiltzen diren dorre eta postuak bota dira Ermuan, Eskoriatzan, Mendiolan, Pasaian, Garesen, Eunaten, Erreniagan, Peraltan, eta Kintoan. Guzira 25 dorre bota dira, eta oraindik postu gehiago suntsitu. Eraikin bat ere erasotu da.
Ez gara pasiboki beste alde batera begira geratuko, beste espezie batekoa jaio izan soilagatik norbanako sentikorrak zapaltzen, esplotatzen edota hiltzen dituzten bitartean. Eukal Herrian 50000 baino ehiza lizentzia gehigo daude, horietako bakoitzak hilketa bakarra burutuko balu, hiltzaile hauek eragindako sarraskia onartezina izango litzateke, baina zoritxarrez biktima kopurua askoz handiagoa da.
Espezismoak milaka biktima ditu segunduro, eta honi aurre egiteko ekintza premiazkoa, eta ezinbestekoa da.
Arrazoi hauengatik legitimotzat jotzen dugu:
- Animaliei eragiten diegun sufrimenduaren aurkako edozein protesta edota borroka erreibindikatibo.
- Animaliei leku duin bat eskeiniz, euren gatibutasunetik askatzea.
- Animaliek bizi duten egoera zein den ikusarazteko ikerketak egitea.
- Animalien zapalkuntza babesten duten enpresa eta instituzioei boikota egitea.
- Animaliek zapaltzen dituzten, edo zapalkuntza hau babesten duten enpresa, instituzio, tresna, edo infraestrukturak saboteatzea.
Ekintza hauek beti animaliei (gizakiak ala ez) min fisikorik eragin gabe.
Bart gaueko ekintzarekin lortu nahi duguna da:
- Ehiztariek animalia gutxiago hiltzea.
- Ehiztariei eta ehizaren industriari kalte ekonomikoak eragitea.
- Animaliek sufritzen duten injustiziari erantzutea.
- Euskal Herriko mugimendu antiespezista sendotzen ari dela erakustea.
- Euskal antiespezistak borroka honetan parte aktiboa hartzera animatzea.
Beganoa izatea ez da nahikoa zapalkuntza honekin amaitzeko. Ez bazara zu, nor? Ez bada orain, noiz?
Amaitzeko, besarkada handi bat bidali nahi diegu astero gizakiak ez diren animalien alde konspiratzeko biltzen diren asanbladei, esplotatuen egoera erakusteko ikerketak egiten dituztenei, mugimenduaren berri ematen dutenei, eta animaliak zaintzen dituzten santutegiei. Eskerrik asko zuen konpromezuarengatik, zuen lana ezinbestekoa da, segi horrela!
Kaiola guztiak hutsik dauden arte, sabel guztiak janariz beteta, espetxe guztiak liburutegi bilakatu arte, eta denok aske izan arte!
Animalien Askapen Frontea