2025-12-19 08:58

ARGIAn kide bat gehiago batu nahi dugu lantaldera. ARGIAren komunitatea osatzen duzuen milaka harpidedunen zaintzaz, zabalpenaz eta kudeaketaz arduratuko da.

Zer egin beharko du?

Zazpi lagunek osatutako lantalde bat koordinatu eta dinamizatu beharko du. ARGIA osatzen duten milaka harpidedunen zaintzaz, jarraipenaz eta zabalpenaz arduratzen da lantalde hori. Lankide berriak horren gaineko ardura izango du.

Zer ezaugarri behar ditu lanpostuak?

* Dinamizazio gaitasuna.

* Harremanetarako gaitasuna. Milaka harpidedunek osatutako ARGIAren komunitatearekin etengabe harremanetan egongo da.

* Sormena eta iniziatiba. Komunitatea handitzeko kanpainak sortzen eta garatzen ditu lantaldeak etengabe. Ideia berriak sortzen, garatzen eta bideratzen lagunduko du.

* Kudeaketa administratiborako gaitasuna. Harpidedunen datuen gaineko erabateko kontrola izan behar du, milaka kidek osatutako datu-basea zaindu, eguneratu eta hortik informazioak atera.

* Ezinbestekoa izango da ARGIAren proiektuaren baloreekin bat egitea.

* Herri mugimenduetan edo antzeko lanetan eskarmentua izatea baloratuko da.


Zer eskainiko dugu?

Gaur gaurkoz 27 lagunek osatzen dugu ARGIA eta lantalde horretan txertatuko da. Lanaldi osorako lanpostua da eta, Lasarte-Oriako egoitzan egitekoa.

 

Zuretzat lan egokia dela irudituz gero eta ARGIAren proiektuaren parte izateko gogoz bazara, bidali curriculuma urtarrilaren 11 baino lehen helbide honetara: komunikazioa@argia.eus

Eskerrik asko.

The post Lan eskaintza ARGIAn: komunitate arduraduna appeared first on ARGIAren barrenak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!