2019-02-08 08:21

Euskadi lehena, zurean zen loratu batasun gogoa, zure gatetan preso nork zaitu eman, zer egin da ametsa zure erregeena, ari zaigu galdezka Eneko Labegerie.

Asmamen bat Nafarroa nafarretan nafarrenak direnen hitzetan, eta hizkerazko iduri ironiko bat baino ez “La France et la Navarre” aipatzen duten frantsesen ahoan.

Urtebete egin dute Nafarroako eskuindarrek eta sozialistek lehendakari bat hautatu ezinik. Epaitegi Konstituzionalak trenkatu du auzia Madrildik: foruak eta eskubide historikoak erreferentzia erretoriko hutsak dira, Nafarroa komunitate autonomoen arteko bat dugu, Konstituzioa nagusitzen zaio. “Eskubideak ez dira heredatzen, zuzenbideak nor bat behar du, subjektu bat”, jakinarazi zuen Patxi Zabaletak, hainbatgarrenez, ebazpenaren ondotik.

Asmamen bat Euskal Herria eusko euskotarrenak direnen hitzetan, eta hizkerazko irudi ironiko bat baino ez “Nafarroa Euskadi da” oihukatzen genuen euskaldunon ahoan.
Sua eta ura, kondaira urratu baten oihartzuna, nahiaren eta ezinaren borrokatokia, gezur eta egia gurea, oinarri eta oinaze, ari zaigu oroika Xabier Lete.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.