2017-12-20 12:44

Valentziako (Herrialde Katalanak) Euskaltzaleok taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du, urtero ohi duen bezala. Aurtengo egitarauan, haien ekimenez eta gure pozerako, ARGIAri txoko bat egin diote: proiektuari buruzko aurkezpena egin eta aldizkariaren hainbat ale kalera dute, ARGIAren komunitatea Valentziako euskaldunen artean zabaldu eta handitzeko asmoz.

Bideo honetan jaso dituzte egunaren irudiak:

Moltes gracies Valentziako Euskal Etxeko lagun guztiei, ARGIAri bultzada emateagatik; badakigu, urrun izanik ere, gure lana gertu jarraitzen dutela.
Segi, orain arte bezala, 8. herrialdea euskalduntzen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.