2023-09-26 10:07

ARGIAren Telegram kanal nagusian 4.000 lagunen langa gainditu berri dugu! Oso pozik gaude, gure txikitasunean, Euskal Herriko hedabideetan komunitate handienetakoa duen kanala izateaz. Euskaraz, libre eta doan.

Telegramek pribatutasuna WhatsApp baino hobeto zaintzeaz gain, informazio kanalak sortzeko aukera ere ematen du. Bide horretatik azken orduko albisteak mugikorrean jasotzeko aukera emateaz gain, eguneko artikulu eta bideo interesgarrienak bidaltzen ditugu.

Hona gure kanalak:

➡ ARGIA orokorra: https://t.me/ARGIAeus
🌼 Bizi Baratzea: https://t.me/bizibaratzea
🔗 Beranduegi umorezko atala: https://t.me/beranduegi

Eta bide batez, Telegram euskaraz nola jarri ez badakizu, sartu lotura honetan eta aldatuko duzu: http://t.me/setlanguage/eu-beta

Hedabide honen atzean ez dago ez banku, ez multinazional ez alderdi politikorik. Horregatik ezinbestekoa dugu ARGIA jendearen eta irakurleen laguntza: Egin ARGIAkoa.

Burujabetzaren bidean, informazio burujabetza eraiki dezagun.

The post 4.000 lagun gara Telegramen appeared first on ARGIAren barrenak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!