2024-05-16 10:28

Maiatzaren 25ean Kanbon, mobilizazio egun bateratua

Enblematikoa bilakatu den Marienia Ipar Euskal Herri osoarentzat desafioa da laborantza lurren artifizializazioa gelditzeko. 2024 izanen ote da lur emankor horien gaineko Bouygues-en proiektu suntsitzailea bertan behera utziko duen urtea? Gure mobilizazio eta antolaketa gaitasunak dio galderari erantzunen. Argi da indar handiak mobilizatu beharko ditugula multinazionalaren proiektua geldiarazteko.

PLU eta eraikitzeko baimenari buruzko jujearen erabakiaren zain gauden bitartean eta laborarien mobilizazio burrunbatsuak eta auzapezaren ustekabetariko erorikoak piztu duten beroaldi politiko-mediatikoaren ondotik, borroka honetan inplikatuak diren egiturek mobilizazio eguna antolatuko dugu Kanbon Maiatzaren 25ean, larunbatez “Marienia elgarrekin irabaz dezagun” lelopean.

Informatu eta inplikatu nahi duten guziei irekitako biltzar nagusia, tailer praktikoak, esku lanak, ibilaldi errebindikatiboa, janari eta edariak eta musika animazioak iraganen dira 12 orduz, 10:00etatik 22:00ak arte. Egitarauaren eta lekuaren xehetasunak ondoko egunetan jakinaraziko ditugu.

Hasitako lana segitzeaz gain: herrietan sentsibilizazioa, desmartxak instituzioetan, obra artistikoak, denen artean lanen balizko abiatzearen oztopatzea ere prestatuko ditugu, taktika desberdinak erabiliz, eremuan barne. Marienia ez hunki, borrokan segi irabazi arte!

CADE / ELB / ELB Gazte / Lurzaindia / Nahi Dugun Herria / OSTIA sarea

Euskal Herriko proiektu autokudeatuen sarea