2019-09-11 12:28

Joxe Bixente Etxabe 13 urterekin hasi zen artzain lanetan, Degurixako parajeetan. Arrasateko Muxibar baserrian jaioa, artzain ezaguna eta maitatua zen inguruetan. Atzo hil zen, 97 urterekin, eta gaur egingo diote hileta elizkizuna, Arrasaten. Duela 10 urte elkarrizketatu genuen guk, Ahotsak.eus proiekturako, baina burua argi izan du azken momenturarte. Hari jasotako testigantzak sarean daude, gure webgunean. 

Arrasateko abade-etxean ibili zen eskolan Joxe Bixente, baina eskola nagusia baserrian bertan izan zuen. 13 urterako bazekien ardi gazta egiten. Lehenago, artean muti-koskorra zela, esnea saltzera joaten zen kalera, astoarekin. Hala ezagutu zituen 1934ko iraultzak Arrasaten izan zituen ondorioak ere. Etxaberen gerra aurreko eta osteko kontuak ezagutzeko, ikus albistea osorik

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da proiektu honen helburua: herritarrak elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jaso eta zabaltzea. Badihardugu Euskara Elkartearen proiektu nagusia da. Testigantza guztiak ahotsak.eus webgunean daude eskuragarri.