Hernanialde, Debagoiena eta Erriberako AEK euskaltegietako ikasleen eta irakasleen arteko topaketa egin dugu asteburu honetan (azaroaren 6an) Biosasun olio-errotan, Allo-Deikazteluko lurretan.
Euskara eta ekoizpena hurbiltzeko bidaia izan da. Horrela, ikasle-irakasleek ekoizlearen etxea bisitatu dute eta olibondoetara hurbildu dira. Olioa egiteko prozesuaren xehetasunak ezagututakoan, AEKideek olioa dastatu dute eta Errigorak ematen diguna partekatu dute.
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu.
Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu.
Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.