2022-10-05 12:41
 
Aste honetan, AEKn abian jarri dira 2022-2023 ikasturteko ikastaroak, eta, oro har, oraindik ere izena eman daiteke urrian zehar. AEK-k aukera eskaintzen du 100 euskaltegi baino gehiagotan.

Hauek dira AEKn euskara ikasteko aukerak:

  • Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak:Hasiera maila, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

  • Autoikaskuntza euskaltegian.

  • Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta.

  • Online ikastaroak.

  • Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.

Beraz, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, bilatzen ari diren euskara-maila ezagutzeko, eta abar, herritarrek AEKn aukera ugari dute.

AEK, bidelaguna! 

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!