2021-09-23 07:57

AEKn euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Urriaren 27tik abenduaren 17ra izango da, online (online jarduerak eta eskola saio birtualak)

    Eskola saio birtualen ordutegiak, aukeran: 09:30etik 12:30era edo 16:00etatik 19:00etara (Aukeratu behar da)

    Eskola saio birtualen datak: urriaren 29an, azaroaren 5, 12,19 eta abenduaren 3an.

    Non: http://www.egela.aek.eus

    Prezioa: 504 euro

Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko e-idazkaritza@aek.eus helbidera idatzi.

Izena emateko azken eguna urriaren 22a*! *Gerta liteke ikastaroa lehenago betetzea, beraz, interesa baduzu, ez utzi azken unerako.

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.