2021-02-01 10:10

“Adizkinator”, Euskal aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa martxan

Adizkinator aurkeztu da, euskaldunei eta euskalduntze prozesuan daudenei zuzendutako doako aplikazioa.

Euskaltzaindiak euskara baturako onartu dituen adizki laguntzaile eta trinko guztien modu neutroak ez ezik, hikako forma alokutiboak ere eskaintzen ditu. Erabiltzaileek aditzak jokatu eta bilatzeko aukera izango dute modu erraz eta azkarrean.

Egilea Ander Herranz euskara irakaslea da eta Uribe Kostako AEKn egiten du lan. Tresna ikasleen beharrei erantzuteko sortu zuen 2020an, eta 2021ean argitaratu du. Anderrek adierazi duenez, "Helburua da bilatu nahi den aditzaren forma berehalakotasun handiz lortzea. Horretarako, adizki guzti-guztiak (hikako alokutiboak eta trinkoak barne) bildu dira eta bilaketa bidea erraztu da terminologia egokituz"

Deskargatu aplikazioa, doan, Google Play dendatik.

 

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.