2018-10-29 23:28

TUTERAKO UDALA, EUSKARA ETA ARARTEKOA

 

Tuterako Udalak, maiatzaren 25ean, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko deialdia argitaratu zuen. Nafarroako Gobernuak Nafarroako hegoaldean egin ohi duen bezala, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratu zuen (zehazki, 5 puntu bakoitzak) eta ez, ordea, euskararena. Arartekoak Nafarroako Gobernuarekin askotan egin izan duen bezala, Tuterako Udalari honako gomendio hau egin zion (Q18/535 espedientea): Deialdietan "euskararen ezagutza ez baloratzea edo puntuatzea atzerriko hizkuntzen (ingelesa, frantsesa edo alemana) ezagutza baino gutxiago". Beti baloratuko al da alemana euskara baino gehiago? Noizko aldaketa?

Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...