ARGIA.eus

2020ko apirilaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.
2018-10-16 22:33

OSASUNBIDEARI ERE ERRIETA, EUSKARA EGOKI EZ BALORATZEAGATIK

 

Osasunbideko deialdietan, lehiaketaldian 40 puntutik euskarak 4’29 puntu eman beharko lituzke eremu euskaldunean, eta 2’73 puntu eremu mistoan. Baina euskararik jakin gabe ere 39 puntu lortu daitezke, beste merezimendu batzuekin. Beraz, praktikan, ez da betetzen euskarari buruzko foru dekretu berriak dioena.

Adibide gisa, UPNk ingelesa baloratzen zuenean A eta B mailako oposizioetan (2009. urtetik 2015. urtera), ingelesak puntuazioaren % 10 ematen baldin bazuen, ezinezkoa zen ingelesik jakin gabe % 90 baino gehiago lortzea.

Euskararen balioa gutxiesteko aipatutako trikimailua erabili da aurreko Gobernuarekin eta oraingo Gobernuarekin, aurreko Dekretuarekin eta oraingo Dekretuarekin.

Eguesibarko, Burlatako eta Altsasuko Udalei emandako gomendio bera eman dio Nafarroako Arartekoak Osasunbideari (Q18/557 espedientea): Euskara egoki balora dezala lan deialdietan, beste merituei euskararena gehituta, mugarik gabe.

Udal horiek gomendioa onartu dute. Gauza bera eginen al du Osasunbideak? Bi hilabete ditu erantzuteko.

 

?>