2021-06-10 19:20

EZ EREMU “EUSKALDUNA”, BAI “EREMU FRANTSESA, INGELESA ETA ALEMANA”

 

Administrazioan Euskaraz Taldeak protesta egin du Parlamentuko atean, Osoko Bilkura egiten ari ziren bitartean.

Salatu nahi dugu Nafarroako Gobernuak alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituela oposizio-lehiaketa eta lekualdatze lehiaketa guztietan, Nafarroa guztian, eta euskara eremu euskaldunean bakarrik.

UPNk berak eremu mistoan ere baloratzen zuen.

Etorkizuneko Euskararen Foru Dekretuan, egoerak bere horretan iraunen du "eremu ez-euskaldunean".

 

Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.