2023-01-09 19:18
Urtarrilaren 7an Guapinolgo komunitatearen bi defendatzaile erailak suertatu ziren, Aly Dominguez eta Jairo Bonilla, motorrean zihoazela. Biek parte hartu zuten Guapinol ibaiaren eta Carlos Escaleras Parke Nazionalaren defentsan, Inversiones Los Pinares enpresaren meatze-ustiapenak eta Hondurasko Estatuak mehatxatu eta kaltetutakoak. Lurralde horren defentsak errepresio handia eragin du. Horren ondorioz, 8 ekintzaile espetxeratu zituzten 2 urtez, eta, gainera, beste ekintzaile batzuk erbesteratzeko mehatxuak egin zituzten (ikus Dalila Arguetari egindako azken elkarrizketetako bat).

Gobernua aldatu arren, PBI Hondurasek eta Tocoako Ondasun Komunen eta Publikoen Defentsarako Udal Batzordeak salatu dutenez, "Estatuko agintariek ez dute bermatu nahi arriskuan dauden erkidegoen osotasun fisikoa, euren ura eta lurraldea legez kanpoko meatze-proiektutik defendatzeagatik". Gobernu-aldaketak itxaropena ekarri zuen, batez ere, ustiapen-aurrerapenaren eta giza eskubideen urraketen aurrean, lurraldearen eta ingurumenaren defentsak hain ondorio tragikoak izan dituen herrialde batean.

Era berean, salatu dutenez, "ez diote amaiera ematen babestutako eremu nazional batean meatze-ustiapenak eragindako ingurumen-kutsadurari". ACAFREMIN Meatzaritzaren Aurkako Erdialdeko Amerikako Aliantzaren eta Tocoako Ondasun Publikoen eta Komunen Defentsarako Batzordearen arabera, nahiz eta Gobernuak meatzaritza ez baimentzeko erabakia hartu, Inversiones los Pinares-Ecotek enpresak "legez kanpoko eta konstituzioaren aurkako meatze-kontzesioak" lortu ditu.

Errepresaliatutako defendatzaile horietakoren batek babesa aurkitu duen Euskal Herrian, hildakoen senideei eta erresistentzian dauden kideei elkartasuna adierazi nahi diegu. Horien bidez, berriz ere eskatzen dugu haien bidezko eskaerak onartzea eta haien ekosistema eta lurraldea errespetatzea.

 
Guapinol BIZIRIK!!! Aly eta Jairo beti gurekin!!
 
 

 

A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.