2025-06-25 11:45
Girolamo De Michele / Giap

Wu Ming: Artikulu hau kargatzen ari ginen, ekainaren 13an, Israelgo indar armatuek «Goranzko Lehoi» operazioa hasi zutenean, Irango lurraldean helburu ugari erasoz. Mendebaldeko Asiako eskaladak («Ekialde Ertaina, funtsean, deribazio kolonialistaren adierazpen eurozentrikoa da»)  eta Likuden erregimenaren eta Aiatolatarren erregimenaren arteko zuzeneko liskarrak (horri FDIek Gazako azken Internet konexioa suntsitu izana gehitu behar zaio) une batez ezkutatu dute genozidioa Zerrendan, baina egoera Girolamo De Michelek hemen deskribatzen duena da oraindik. Azken gertaerek, analisi eta gogoeta hauek baliogabetzeaz gain, indartu egiten dituzte.

(JARRAITU IRAKURTZEN)

0. Premisa

Ia ezinezkoa da heriotzen guztizko zenbaketa egitea, baina nolabait saiatu egin behar da. Alde batetik, Gazako Osasun Ministerioak aitortutako biktimak daude, nazioarteko hainbat erakundek fidagarritzat jotzen dituztenak. Horiei oraindik lurperatuta dauden hildakoak gehitu behar zaizkie, agian inoiz lurpetik aterako ez direnak; eta, era berean, horien ondoriozko heriotzak gehitu behar zaizkie: luzaz orbaindu gabeko zauriak, gaixotasunak, desnutrizioa. Joan den uztailean Lanceten argitaratutako ikerketa batek — heriotzen estimazioa 37.000 ingurukoa zen, lerro hauek idazteko unean zenbatze osoaren erdia baino apur bat gutxiago, eta 10.000 hondakin baino gehiago NBEren kalkuluen arabera — honako hau zioen:

«Gatazka berehala amaituko balitz ere, datozen hilabete eta urteetan zeharkako heriotza ugari gertatuko lirateke, ugalketa-gaixotasunen, gaixotasun transmitigarrien eta ez transmitigarrien ondorioz. Biktimen guztizko balantze handia aurreikusten da, gatazkaren intentsitatea, osasun-azpiegituren suntsipena, janari, ur eta bizitokien gabezia larria, biztanleek leku seguruetan babesteko duten ezintasuna eta UNRWAren finantziazio-galera kontuan hartuta, Gazako Zerrendan oraindik aktibo dauden erakunde humanitario oso gutxietako bat baita. Azken gatazketan, zeharkako heriotzak zuzeneko heriotzen kopurua halako 3-15 izan dira. Baieztatutako 37.396 heriotzak kontuan hartuta, eta zuzeneko heriotza bakoitzeko 4 zeharkako heriotza daudela kalkulatuz gero, ez da zentzugabea Gazako egungo gatazkari 186.000 heriotza edo gehiago egotz dakizkiokeela kalkulatzea. Gazako Zerrendako 2.375.259 biztanleko biztanleriaren estimazioa erabiliz (2022ko datua), zifra hori Gazako Zerrendako biztanleria osoaren % 7,9 izango litzateke. (JARRAITU IRAKURTZEN)

A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.