Atzo beste langile bat zendu zen AHTaren lanetan. Honekin 13 langile hilda EHko AHT eraikuntzan. EZ DIRA HERIOTZAK, HILKETAK BAIZIK. Hemen AHT Gelditu! Nafarroako komunikatu osoa:
Atzo, asteartean, beste heriotza bat suertatu zen Euskal Herriko AHTaren obretan, zehazkiago Atxondoko (Bizkaia) Arrazola auzoan. 49 urteko A.H.G. enkofratzailea pieza bat bere gainera erori zenean, odoljario konponezina eragin zion eta horren ondorioz odolustuta hil zen. Conprovial (Constructora Proyectos Viales de Colombia) enpresarentzat egiten zuen lan, DRAGADOS eta TECSA enpresek eratutako ATXONDO-ABADIÑO aldi baterako enpresa-elkarteak azpikontratatua.
Honaino, Osalanek atzo erregistratutako istripuaren irakurketa hotza.
AHT Gelditu! -k egiten duen irakurketa, aldiz, oso bestelakoa da:
Atxondon atzo gertatu zena ez da heriotza bat, HILKETA bat baizik, honakoek eragindakoa:
AHTaren obretako hainbat langileren testigantzetan oinarrituta, duela hilabete gutxi salatu genuen bezala, azpiegitura honen eraikuntzan gertatzen diren lan-baldintzek - langileen bizitza eta osasungarritasuna etengabeko arriskuan jartzen dituztenak- aspalditik desagerrarazi behar ziren esklabotza-baldintzak gogorarazten dizkigute. Benetan uste dugu AHT bezalako azpiegitura megalomanoak ez liratekeela posible izango horiek gauzatzen dituen langile-klasearen esplotazio-baldintzarik gabe, horren adierazgarririk nabarmenena AHTaren obretan Euskal Herrian izandako 13 lan-heriotzak izanda.
Horregatik guztiagatik, Euskal Herrian AHTaren obrak berehala gelditzea eskatzen dugu behin eta berriro.
Zentzu horretan, gogorarazi nahi dugu AHTren aurkako hurrengo mobilizazioa datorren larunbatean, hilak 31, izango dela Altsasun (Nafarroa) (12:30ean, udaletxetik), inguru horretan Euskal Y eta Nafarroako AHT lotzeko egiten ari diren zundaketen aurka.