2023-02-02 12:19

Urtarrilaren 21ean, Lula Brasilgo iparraldekoenera joan zen, Roraima estatura, Boa Vistara, herri honek jasaten duen drama bertatik bertara ikusteko, 570 haur hil berri direlarik. Yanomami eta Ye’kuuna1 lur indigenetan «garrantzi nazionala» duen «osasun larrialdia» izendatu du Gobernuak, Brasilgo handiena baita, 10 milioi hektarea inguru baititu.

Lula egoera «genozidio» gisa aipatu zuen. Bere bisitaren ondoren, Lulak honako txio hau argitaratu zuen: «Krisi humanitario bat baino gehiago, Roraiman ikusi nuena genozidio bat izan zen. Yanomamien aurka aurrez pentsatutako krimena, brasildar herriaren sufrimenduarekiko bihozgabea den gobernu batek egina». Jakina, bere gobernu estreinatu berriarekin, Jair Bolsonaro aurrekoaren gobernuaz ari zen. Bidaian Flávio Dino Justizia ministroak ere lagundu zion, eta Bolsonaro «Polizia Federalak ikertuko duela». iragarri zuen. Hori dela eta, berak ere «genozidio delituaren zantzutzat» jo zuen. (jarraitu irakurtzen)

A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.