2024-03-04 11:12

COPINHen adierazpena Berta Caceresen hilketaren 8. urteurrenean.

Komunikatua # 1 2024

COPINH, Berta Cáceresen alaba, seme eta amarekin batera, Lenca herriari, hondurastar herriari eta nazioarteko komunitateari zuzentzen zaie gure Berta maitearen aurkako krimen krudelaren zortzigarren urteurrenean.

Bertha kendu ziguten zorigaiztoko gau hartatik zortzi urtera, haren justiziaren alde borrokatzen jarraitzen dugu, jakinik haren oroimena ez dela ohoratua izango harik eta haren hiltzaile guztiek kondena irmoak izan arte eta Lenca herriak bere bizitza eta lurraldeak mehatxaturik ikusi arte.
Tamalgarria da krimenaren egile materialen aurkako lehen kondena-epaitik bost urte baino gehiagora eta David Castilloren aurkako epaitik hiru urte ingurura, Hondurasko Justizia Gorte Goreneko Zigor Arloko Salan prozesu horietan jarritako kasazio-errekurtsoen ebazpenik ez egotea eta, beraz, epai horiek berretsi gabe egotea. Egoera horrek argi eta garbi urratzen du biktimek justiziara jotzeko duten eskubidea, eta Hondurasen justiziarako oztopo da. Gainera, enpresa-mafia ustelek ebazpenean eragin nahi izateko aukera bat da. (JARRAITU irakurtzen)

A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.