CrimethInc (A Planetak euskaratuta)
Manuel Teranen omenez, Tortuguita izenez ere ezaguna.
Adierazpen hau babesten dugu mugimenduarekiko elkartasunari buruz Weelaunee Basoa defendatzeko.
Dei egiten diegu kontzientzia oneko pertsona guztiei mugimenduari elkartasuna adieraz diezaioten gelditzeko Cop City eta Weelaunee basoa defendatzeko Atlantan.
Urtarrilaren 18an, basoan egindako azken erasoaldi militarizatuan, Atlantako poliziak pertsona bat tirokatu eta hil zuen. Poliziaren mugimenduaren aurkako eraso bortitzen artean berriena baino ez da. Narratiba ofiziala da Cop City beharrezkoa dela Atlanta “segurua” izan dadin, baina sarraski basati honek agerian uzten du zer esan nahi duten hitz hori erabiltzen dutenean.
Basoak Lur planetako birikak dira. Basoen suntsiketak pertsona guztiengan du eragina. Era berean, Weelaunee basoa birrintzeak ekarriko lituzkeen polizia-indarkeria eta aspertzea ere gertatzen dira. Atlantan gertatzen ari dena ez da arazo lokala.
Cop City babesten duten politikariak basoen defendatzaileak “kanpoko asaldatzaile” gisa gutxiesten saiatu dira. Kalumnia honek historia lotsagarria du Hegoaldean, non agintariek abolizionisten, sindikatuen antolatzaileen eta Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduaren aurka erabili duten, besteak beste. Narratiba hau zabaltzen dutenen helburua elkartasuna zapuztea eta komunitateak euren artean isolatzea da, eta, aldi berean, aitzakia bat eskaintzen dute indar estatalak eta federalak ekartzeko, horiek baitira benetako “kanpoko asaldatzaileak”. Estrategia horren ondorioa urtarrilaren 18ko tragedian dago.
Baso bat polizia-entrenamendurako zentro batekin ordezteak gizarte polizial bortitzagoa baino ez du sortuko. Gizarte horretan, zergadunen baliabideek polizia eta arma-enpresak aberastuko dituzte, gizarte-premiei erantzun beharrean. Espetxeratze masiboak eta poliziaren militarizazioak ez dute delinkuentzia murriztea lortu, ezta komunitate pobreen eta langile-klaseen baldintzak hobetzea ere.
Atlantan eta Ameriketako Estatu Batuetan, polizia-aurrekontuetan inbertitzen da elikadurarako, hezkuntzarako, haurren zaintzarako eta osasun-arretarako sarbidearen kontura, etxebizitza eskuragarri eta egonkor baten kontura, parke eta espazio publikoen kontura, pertsonen joan-etorri eta zirkulazio askearen kontura, pertsona askorentzat egonkortasun ekonomikoaren kontura. Baliabideak poliziaren esku uzteak enpresen eta aberatsenen aberastasunaren eta boterearen muturreko metaketa defendatzeko balio du.
Zer egiten dute poliziek gero eta aurrekontu handiagoekin eta politikariek ematen dieten gutun zuriarekin? Egunero jendea hiltzen dute. Espetxeratu eta traumatizatu egiten dituzte ikasleak, gurasoak, bizirik irauteko borrokatzen duten pertsona maiteak.
Ez dugu indarkeriaren, arrazakeriaren, gutiziaren eta bizitzarekiko axolagabekeriaren balioei buruz ausarkeriaz antolatutako gizarte batekin konformatu behar.
Atlantan egiten ari den borroka etorkizunaren aldeko borroka da. Klima-aldaketaren ondorio katastrofikoek gure komunitateak urakanekin, bero-boladekin eta baso-suteekin astintzen dituzten heinean, gatazka honetan jokoan dagoena inoiz baino argiagoa da. Gure atzetik datozenek Lur bizigarri bat edo polizia-estatuko amesgaizto bat heredatzen duten erabakiko du. Gure esku dago giza bizitza baztergarritzat hartzen ez duen gizarte baketsu bat sortzea.
Basoaren defendatzaileak mundu hobe bat sortzen saiatzen dira guztiontzat. Gure babesa zor diegu Atlantako biztanleei eta mundu osoko etorkizuneko belaunaldiei.
Hona hemen Atlantako basoa babesteko modu batzuk:
Atxikimenduak hemen ikusi: