Duela hilabete batzuk, AHTaren aldeko Plataforma eratu zen Nafarroan, Foru Komunitatean makro azpiegitura horren eraikuntza bizkortzeko. Plataforma hau Nafarroako AHTaren proiektuaren ahultasun une batean sortu da, 14 urte baino gehiagoko lanen ondoren bultzatzaileek nahi bezain azkar aurrera egiten ez duelako eta proiektua erreskatatu zuten Next Generation funtsak agortzear daudelako.
Plataforma honen sustatzaile nagusiak Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Merkataritza Ganbera, Institución Futuro Think Tank enpresariala eta ingeniarien hainbat elkargo dira. Erakunde horiek Nafarroako enpresa-eliteen interesak ordezkatzen dituzte; izan ere, aurrekaririk gabeko krisi eko-sozial globalaren testuinguruan, ez dute zalantzarik haien onura ekonomikoa natura eta langile-klasearen bizi-baldintzen gainetik jartzeko, azken hau gero eta kaltetuago izanik bizitzaren garestitasuna, murrizketa eta pribatizazioengatik. Era berean, badirudi bosta axola zaiela eraikuntzan izaten ari den muturreko lan-esplotazioa, Euskal Herriko AHTaren obretan 13 langileren heriotza eragin duena. Hasiera batean, erakunde horiek beren enpresa-harremanen sarea hauspotuz, Plataformaren sorrera-agiriarekiko 41 antolakunderen atxikimendua lortu zuten,
(Jarraitu irakurtzen)