Urrian hasi zuen Langraiz Okako lantegiak aldi baterako lan erregulazio espedientea, eta sei hilabetez luzatu zen. ELAk jakitera eman duenez, "74 langileren negoziazio kolektiborako eskubidearen urraketa" aitortu du epaileak, eta baliogabeturik geratzen da espedientea. Hori dela eta, epaileak ebatzi du enpresak soldatak ordaindu behar dituela. Tubos Reunidos enpresak 28,6 milioi euroko irabaziak izan zituen 2024an.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.