Lolita Chávez, kitxe herrien kontseiluko buru

Guatemalatik ihesi heldu zen iragan udan gurera Lolita Chávez, kitxe herrien kontseiluko liderra. Bizia, natura, lurra, territorioa eta emakumeen duintasuna ditu irabazi beharreko borrokak. Transnazionalak eta oligarkiak, etsai, behin baino gehiagotan jarri dute ataka gaitzean Lolita Chavez.