Egilea: Lander Arbelaitz
Bi urteren buruan herrialde independentea izan liteke Eskozia, Europar Batasunean hain “banaezin” diren herrialdeetako baten parte izateari uko eginda. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren urtebeteko agintaldiak independentistak animatu ditu, eta laboristen krisia aprobetxatuz, azkeneraino eraman asmoz dabiltza beren proposamen independentista.
Patuak hala nahi izan du, Britainia Handiaren hirugarren mendeurrena ospatu berritan, batzuk honen amaiera iragartzen jardutea. Gauzak asko aldatu dira azken 300 urte hauetan britainiarren inperio handian, eta behin 700 milioiko populazioa zuen inperioak egun 80 milioi ere ez ditu, eta beste bost gutxienez galtzeko zorian dabil.
Egilea: Lander Arbelaitz
XX. mendeko ekarpenik garrantzitsuenak egin omen dizkiote munduari. Egia esan, zerrenda ikusita, ez dira gutxi historiak “asmatzaile” izenarekin bataiatutako eskoziarrak.
guztia irakurri 8. egunaEgilea: Lander Arbelaitz
Mundu honetan ezer ere ez omen da erabat ziurra, heriotza eta ordaindu beharreko zergez aparte. Nolanahi ere, hirugarren elementu bat ere gehitzen diote zenbaitek zerrenda horri: zakurren leialtasuna.
1856 urtera atzera eginda, John Gray izeneko polizia baten zakur laguntzailea zen Greyfriards Bobby. Lagun banaezinak egin omen ziren, 1858an jabea tuberkulosiak jota hil zen arte. Hala, Bobby Edinburgoko zakurrik ezagunena bilakatu zen, jabea ehortzita zegoen lekura joan baitzen 14 urtez, sekula hutsik egin gabe, harik eta bera ere hil egin zen arte.
Egilea: Lander Arbelaitz
Futbola ingelesek asmatu zutela aitortzen duten arren, eskoziarrak izan omen ziren bizilagun ingelesei beren kirolean ongi jokatzen irakatsi zietenak. Hori diote behintzat beraiek.
Denak ez dut esango, baina gehiengo handi batek futbola oso gustuko du. Eta oso gustuko esatean, oso oso gustuko esan nahi dut.
Egilea: Lander Arbelaitz
Ez da inolaz ere nire asmoa Glasgow bezalako hiri baten irudia zikintzea, ezta gutxiago ere. Eskozian barrena ibili ostean, ordea, azken gelditua (eta ez lehendabizikoa) hiri populatu honetan egin izanak, eragina izango zuen hiriaz jaso nuen pertzepzioan. Eskozia idilikoa ezagutu ostean, bati buruan sartzen zaio Eskozia osoa horrelakoa dela, eta argi dago, alde horretatik ere, kontrasteko herrialdea dela Eskozia.
erantzunak (1) guztia irakurri 5. egunaEgilea: Lander Arbelaitz
Hezur haragizkoa ala asmatua, eskoziarren heroi nazionala da William Wallace. Stirling herrian dago Wallacen Monumentu Nazionala, eta 1997an bere estatua jarri zuten bertako parkingean. Hala ere, hemen ikus daiteke zenbaterainoko eragina izan zuen Hollywooden bere bizitzari buruz ekoitzitako Braveheart filmak, estatuari berari Mel Gibsonen aurpegia jarri baitzioten.
erantzunak (1) guztia irakurri 4. egunaEgilea: Lander Arbelaitz
Ez da erraza gaelera ama-hizkuntza duten eskoziarrak topatzea. Guztira bost milioi biztanleko herrialde honetan, 60.000ra justuan iristen dira gaelera hiztunak. Herrialde osoa kontuan hartuta, %2a ere ez den komunitate txikia, ezbairik gabe.
guztia irakurri 3. egunaEgilea: Lander Arbelaitz
Sekula ikusi ez duenak pentsa lezakeenaren aurka, Ness lakuak, adibide bat jartzeagatik, ez du Senperekoaren batere antzik. Luzexka da eta 37 kilometro neurtzen ditu hegoaldeko puntutik iparraldekora. Hala ere, ertzetako batetik bestea ikusten da. Ibai zabala dirudien lakua da. Inguruak ere, zoragarriak ditu.
Hala ere, ez da bertako inguruengatik egin ezaguna. Bertako piztiak eman dio mundu mailan izena. Izena ere badu: Nessie.
Egilea: Lander Arbelaitz
“Ez dugu ahaztu nahi Eskoziar Legebiltzarra Edinburgon kokatuko den arren, Eskozia osoarena izango dela, eskoziar herrialdearena. Legebiltzarrak beraz, gai izan behar luke ordezkatzen duen lurra islatzeko”.
Enric Miralles arkitekto kataluniarraren hitzak dira horiek, Eskoziako Legebiltzarra eraikitzeko lehiaketa irabazi zuenean esanak, 1999. urtean.
Egilea: Lander Arbelaitz
Historialariek teoria ezberdinak dituzten arren, inork ere ez daki ziur nondik datorren Eskoziako errege-erreginak koroatzeko unean Patuaren edo Destinoaren Harria izenekoa aulki azpian jartzearen ohitura. Dena dela, idatzi historikoek erakutsi dutenez, mila urte baino zaharragoa den usadioa da.
Kondairak dioenez, sakratua da harria. Herrialde oso baten sinbolo gorena.
© 2008 ARGIA.eus