Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Egunez egun

9. eguna

Asmakuntzen lurraldea

Egilea: Lander Arbelaitz

Asmakuntzen lurraldea

Lander Arbelaitz

XX. mendeko ekarpenik garrantzitsuenak egin omen dizkiote munduari. Egia esan, zerrenda ikusita, ez dira gutxi historiak “asmatzaile” izenarekin bataiatutako eskoziarrak.

Komuneko bonba, anestesia, penizilina, faxa, hozkailua, telegrafoa, telebista, telefonoa, gurpil pneumatikoak… beraien hitzetan, mundua aldatu duten asmakuntzak. Denak eskoziarren batek, edo eskoziarren ondorengoek eginak.

 

Scotland. The autobiography; 2000 years of Scottish History by Those Who Saw It Happen (Eskozia. Autobiografia. Eskoziar historiako 2000 urte, hura gertatzen ikusi zutenen eskutik) liburu mardula gomendatzekoa da. Rosemary Goring editoreak bilduma lana egin, eta beren historiako gertaerarik garrantzitsuenak aukeratu ditu, bakoitzari 2-3 orri eskainiz. Bertan mintzatzen dira asmatzaile hauetako asko eta asko, bere garaian idatzitako gutunak edo artikuluak bilduz. Bertan, egoera politikoa aldatu izan duten gertaeren erantzuleen argumentuez gain, Robert Louis Stevensonek bere Altxor Uhartea obrari buruz esandakoaz gain, Espainiako Guda Zibilaz garaiko egunkarietan idatzitakoaz gain, asmakuntza hauek biharamunean sortutako erreakzio eta hitzak biltzen dira.

 

Lehenago aipatutako asmakuntza guzti horiez gain, hainbeste ilusio eta kezka sortu dituen beste bat ere Eskozian burutu zen. Izan ere, 1995. urteko uztailaren 5ean, Edinburgotik oso urrun ez dagoen Roslin Institutuan gauzatu zen gizakiaren etorkizuna aldatuko duen gertaera. Ian Wilmut zientzialariak eta bere taldeak, Dolly lehen ardi klonatu arrakastatsua sortu zuten. Wilmut eskoziarra jotzen da Dollyren aitatzat.

 

“Zer ote litzateke mundua eskoziarrok gure ekarpenak egin ez bagenitu?”, galdetu dit Guinness pinta eskuan gizon ilegorri batek.


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan