Egilea: Lander Arbelaitz
Iragana baino are interesgarriagoa du Eskoziak egun uztartzen ari den eztabaida nazionala. Euskal Herrian galdeketa antolatzeko dauden zailtasunak ezagututa, prozesu guztiz demokratiko baten adibidea aurkitu dugu han.
Europako herrialde honetan gizartea bera da etorkizuna erabakitzen ari dena, eta okerrik gertatzen ez bada, bere ahotsa izango da azken hitza.
Egilea: Urtzi Urrutikoetxea
Galdera argia da: “Estatu independente gisa eratzea onartzen duzu?”. Ez da euskal mendebaldarroi egindako itauna, bistan da. Baina Eskozian ez dute zortzi lerroko galderarik erabiltzen, denek argi dutena esateko. Independentziak zenbat jarraitzaile eta zenbat aurkari dituen da gakoa, ez besterik. Eta ez dut zalantzarik zer-nolako trauma litzatekeen Londresen Eskozia bereiztea. Irlandako batasuna Londresen eragin handirik gabe gerta liteke, baina zer Erresuma Batu osatu Ingalaterra ia bakarrik geratzen delarik (barkatu galestarrok)?
guztia irakurri© 2008 ARGIA.eus