Musika derrigorrezkoa dut idazteko. Ideia bakar horrekin jaiki nintzen goiz batez: DJ Axularen melopea tektonikoak behar ditut bukatzen ari naizen ipuinaren giltzatzeko. Gaurko egunean, absurdoraino, ohitura hartua dugu kontsumitze-inpultsio bat nabaritu orduko sarera lehiatzeko, han eta hemen ditugun bezero-kontuak erabiliz. Begi kliska soilaz elkar online orrialdean nintzen Txitxarro dantza-tokiko master of ceremonya den Axular Arizmendiren lanak nire zestoan.
Ordaintzeko unean egoeraren zozolaz ohartu nintzen. Alabaina etxetik jaitsi eta lau urratsetan daukat Baionako Elkar denda zabalik eta bertako langileen trebeziaz baliatu naiteke gutiziatu bi CDak eskuratzeko. Horrela gainera, nazioarteko posta-gastuak baztertzen ditut, nahikoa zekena edo zuhurra naizelako dirua aipatzen hasiz gero. Fama halakoa dut bederen.
Ekonomiak egiteko eta eros-jaidurari berehala ihardesteko gure desira manipulatzen dute merkatuen manitu erraldoiek. Ez dute besterik eskatzen hain zuzen gure desiraren meneko jartzea eta ondorioz... denetan saltoki txikiak zein handiak desagertzen dira banan-banan.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Os últimos días foron de gran importancia para o movemento en defensa da vivenda e para a loita contra os especuladores en Barcelona. A madrugada do 28 de xaneiro, un Exército de Policía atacou sen previo aviso á Vella Massana (centro social ocupado) do barrio de Raval, a... [+]