Ezkerra eta eskuina bereizgaitzak begitantzen zitzaizkidan duela pare bat urte arte; ez akaso axaleko ezaugarrietan (ukitu eta estilo zeretan), baina bai funtsezko kontuei (giza eta gizarte eredu eta balioei) dagokienez.
Handik hona, berriz, bereizgaitz zirenak bereizezin bihurtu ditu ipar-mendebalde aberatsa aztoratuta daukan (gauzkan) krisiak.
Esku biek bat egite hori logikoa ez ezik zentzuzkoa ere izan zitekeen, egoeraren larria kontuan hartuta (larritasuna, hala ere, erlatiboa da beti, nora begiratzen eta zerekin alderatzen den).
Bat egin, eskuinean egin dute bat esku biek, ezkerrean bat egiteko aukerari muzin eginik, antza, krisiaren lehen sintomak agertu zirenean, diru eta gainerako putetxeen aurka esan zirenak gorabehera.
Berdin dio gobernua noren esku dagoen, eskuinaren dotrina ezartzen dute denek, ezinbestean (besterik ezin delakoan edo). Hori bai: ezkertiar ustekoek nahitaez hartu beharreko neurriak jakinaraztean malko zuriak isurtzen dituzte ezker-eskuin, eskuin esker onez.
Protección do xenocidio
No interior do Estado de Israel, o apoio á última operación contra o Exército israelí é masivo. Haaretz difundiu os resultados dunha enquisa realizada para a Universidade Estatal de Pensilvania, na que mostra que o 82% dos "israelís" apoian a... [+]