Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Emakume langileen alde

  • Galleterak. Oroimen bizia emakume langileen aldeko kultur proiektua da, hainbat emakumek garatua: hiru artistek, soziologo batek eta arkitekto batek. Emakume langileen antzinako egoera arakatu dute, egungoa ezagutzeko. Horretarako, Bilboko itsasadarreko ehun urtetik gorako Galletas Artiach enpresako langileengan jarri dute arreta, langile haiek industria garapenaren –zehazki Deustuko erriberako garapenaren– ikur bilakatu baitziren.
Galleterak, Zorrotzaurreko (Bilbo) Artiach fabrika zaharrean, lanean

Proiektua gizarte industrialeko galletagileetatik abiatzen da, gaur egungo galletagileak bilatzeko. Helburua lortzeko, bitarteko teknologiko modernoenak erabili dituzte: Internet, bideoa eta liburu bat; eta baita Internetik ez dutenei zuzendutako erakusketa ibiltaria ere.

Zehazki, joan den apirilean oroitzapen eta festa giroko ekitaldi xume bat egin zen Deustuko (Bilbo) erriberako Zorrotzaurreko penintsulan, Artiach galleta fabrika zaharrean. Fabrikaren ehungarren urteurrena ospatu zen eta batez ere, emakume langileak eta XX. mendeko Bilboren garapen ekonomiko eta sozialean izan zuten garrantzia gogorarazi zituzten. Alabaina, ekitaldi hartako gauzarik garrantzitsuena kultur proiektu baten aurkezpena izan zen, Artiacheko XX. mendeko galletagile haiek gure oroimenean gelditzea baino askoz harago doan proiektua: Galleterak. Oroimen bizia. Pripublikarrak izeneko taldeak sortu du ekimena, Bilboko Udalaren Hirigintza eta Ingurumen Sailak eta Emakumea eta Garapen Lankidetza Sailak eskatuta, eta taldekide gehienak arlo oso desberdinetako emakumeak dira.

Kultur proiektua

Emakumezkoek lan munduan bidezko tratua izatea lortzeko, emakume askok egindako lana, aldarrikapenak eta borroka ahanzturatik atera eta berreskuratzea da kultur proiektu honen helburua, emakume haiek, nahi izan gabe, une historiko baten –gizarte industrialaren– adibide adierazgarri bihurtu baitziren. Proiektua, gainera, gaur egungo emakumearen lanaren inguruan eztabaidatzeko aitzakia ere bada. Sustatzaileen esanetan, intrahistoria pertsonalen bidez Bilboko hiriaren historia eraiki zuten emakume haietaz gogoratu eta emakume haiek aurkitzeko proiektua da, industria garapenaren eta zehatz esanda Deustuko erriberaren garapenaren ikur bilakatu baitira. Halaber, emakumeak nagusi izan ziren zirga, bakailao lantegi, jute fabrika, kalamu txirikordatze, bela joste eta ontzigintzaren jarduerarekin zerikusia duten bestelako industria osagarrietan. Arduradunek diotenez, proiektu honek aintzat hartu nahi du emakume horiek guztiek eginiko lana, galletagileak ikurtzat hartuta.

Asmo handiko proiektua da hau, gizarte osoari zabalik dago, eta funtsean hiru aplikazio oso zehatz ditu: liburu bat, web orrialdea eta bideo dokumental bat.

Liburua, Internet eta erakusketa ibiltaria

Dagoeneko kalean da joan den apirilean aurkeztutako Las Galleteras de Deustua. Mujer y Trabajo en el Bilbao Industrial liburua. Marta Zabalak eta Maite Ibáñezek idatzi dute eta, bertan, irudi eta testigantzen bidez bildu dute emakume haien industria jarduera: lanbidea, makinekin zeukaten harremana, lanaldi nekagarriak, soldatak, eta ugazaba eta arduradunekiko harremana.

Galletagileen gizarte inguruneaz ere ez dira ahaztu, eta besteak beste etxeen, aisialdirako lekuen eta gizarte harremanen berri ere eman dute.

Pripublikarrak taldeak egindako bideo dokumentala ere aurki dezakegu www.pripublikarrak.net/blog web orrialdean. 18 minutukoa da, eta Aranzazu Calleja konpositore eta biolin-jotzaileak jarri dio musika. Bideoak, lehengo eta gaur egungo galletagileei egindako elkarrizketen bidez, emakumeen lanari eta lan kateari buruzko testigantzak biltzen ditu. Eta horri guztiari laguntzeko, galleta enpresak izandako bilakaeraren unerik garrantzitsuenak erakusten dituzten antzinako argazkiak azaltzen dira.

Interneten ere badago proiektu hau euskaraz eta gaztelaniaz oso-osorik eta modu parte-hartzailean azaltzen duen web orrialdea (www.galleteras.net). Industria garaiko langileak –galletagileak ikurtzat hartuta– eta industria ondorengo garaiko langileak biltzen dituen artxibategi bizia dela esan daiteke. Orrialde bizia da, parte-hartzea eta elkar aberasteko bidea ematen duena.

Oraindik ere Interneterako sarbiderik ez duen jende asko dago. Baina hori ere kontuan izan dute proiektuaren arduradunek, eta jende guztiak proiektua ezagutu dezan, Bilboko kulturguneetatik barrena ibiliko den erakusketa ibiltaria jartzeko asmoa dute. Bertan erakutsiko dituzte dokumentala, liburua eta zenbait argazki.

Iragana ezagutuz gaur eguna aktibatu

Proiektu interesgarri honen arduradunen asmoa ez da emakume langileen –kasu honetan Deustuko galletagileen, Donostiako zigarrogileen, Andoaingo (Gipuzkoa) kotoigileen edo Bilboko itsasadarreko zamaketari eta zirgarien– iragana erakusten duen argazki bilduma soila egitea. Iragana ezagutzea dute helburu, gaur eguna aktibatzeko. Hala, web orrialdean hainbat formula eskaintzen dituzte, eta Internetek ematen dituen aukerez baliatzen dira gaiaren inguruko etengabeko eztabaida pizteko.

Esate baterako, galde-sorta bat jarri dute, Interneteko sarean industria eta industria ondorengo garaiko emakumeei eta lanari buruzko eztabaida irekia ahalbidetzeko. Hona hemen galderak: “Nola uztartzen dira etxeko lanak eta lanaldia? Nolakoak lirateke gaur egungo galletagileak? Behin-behinekotasuna lan alorrean baino ez da ageri egun edo bizi eredura zabaltzen da? Bilboko hiriak ze garrantzi ematen dio emakumearen lanari? Emakume langileen bizilekua lan lekua ere bada? Lantegia lan eta protesta gunea izan da orain arte, baina egungo behin-behinekotasuna kontuan izanik, nola konpondu elkargunerako lekuen falta hori? Zeintzuk dira egungo emakumeen lan eremu nagusiak? Zein aukera dago egun elkarte zein sindikatu bidez kexak azaltzeko? Zein da emakumearen lan egoera gaur egun?”.

Bestalde, bi garaien arteko desberdintasunak ikusteko, genero gaietan lan egiten duten edo gai honetan esperientzia duten zenbait emakume edo taldek bi galderari emandako erantzunak azaltzen dira kultur proiektu honen web orrialdean. Hauexek dira galderak: Zein da emakumeen gaur egungo lan egoera? Eta, industria garaia eta zerbitzuen gizartea alderatuta, zertan aldatu da emakumearen lan egoera? Galletagileen web orrialdean ikus daitekeenez, hauek guztiek erantzun diete bi galdera horiei: Remedios Zafra idazle eta ikerlariak; Maite Larrauri filosofo eta idazleak; Marta Perez sare asaldatzaile, kultur produktore eta teknika berrietan adituak; eta Medeak-ek, Plazandreok taldearekin lankidetzan aritzen den emakume gaztez osatutako ekintzaile talde feministak.

Zamaketari, zirgalari, zigarrogile eta kotoigileak

Ekimena ez da Deustuko galletagileetara mugatu, eta bere garaian lan baldintzak hobetzearen alde borrokan aritu ziren beste emakume batzuen kasuak ere biltzen ditu. Galletagileen web orrialdeko esteketan klikatuz, Bilboko itsasadarreko zamaketari eta zirgarien edo Gipuzkoako kotoigile eta zigarrogileen errealitatea ezagutu daiteke. Era berean, lan eta gizarte arloko errealitate haren zenbait alderdi biltzen dituzten agiri eta bideoak ere ikus daitezke.

Zamaketariak eta zirgalariak funtsezkoak ziren Bilboko portuko lan jardunean. Emakumezkoek egiten zituzten, gizonezkoek edo lor-abereek egin behar izanez gero etxe kontsignatarioentzat garestiagoak izango liratekeelako. Hiru zamaketari mota zeuden 1890. urtean: merkataritza transakzioetako dirua eramateaz arduratzen zirenak, bakailaoa kaitik biltegietara eramaten zutenak eta hondarra eta minerala kargatzen zutenak. Azken mota hori zen gremioaren barruan gutxietsiena zegoena, eta “venaqueras” deitzen zieten horretan jardun ziren langileei. Kaiko gabarratik minerala eta hondarra kargatzen zuten. Hala ere, zirgarien lana okerragoa zen. Lau bat emakumeko taldeak egin eta ilaran jarrita gabarrak arrastaka eramaten zituzten gorputzean tiranteekin lotuta zeramatzaten unamen bidez. Ontzi handiek Olabeagatik pasa ezin zutenez, salgaiak gabarretan garraiatu behar izaten ziren gertuen zeuden Areatzako kaietaraino. 1905. urtean oraindik ere egiten ziren horrelako lanak Bilboko portuan.

Zigarrogileak, ia-ia haurtzarotik Donostiako Tabakaleran lan egiten zuten emakumeak ziren –gaur egun kultur gune bihurtu dute fabrika–. Tabakaleran zazpiehun emakume aritu ziren lanean, eta bideo batean ikus daiteke nolako baldintzetan lan egiten zuten. Web orrialde berean Andoaingo kotoigileei (1857-1965) buruzko erreferentziak ere aurki daitezke. Hain zuzen ere, Andoaingo kotoi fabrikan lanean aritutako 330 langileetatik 55i omenaldia egin diete aurten Donostian.

Últimas
O 82% dos israelís está a favor da expulsión violenta da poboación de Gaza, segundo unha enquisa.

Protección do xenocidio

No interior do Estado de Israel, o apoio á última operación contra o Exército israelí é masivo. Haaretz difundiu os resultados dunha enquisa realizada para a Universidade Estatal de Pensilvania, na que mostra que o 82% dos "israelís" apoian a... [+]


Sabino Cuadra: “Unha operación preparada de antemán foi a dos Sanfermines do 78”
Sanfermines de 1978. Os victimarios’ da editorial Txalaparta. Reúne aos responsables e aos responsables da morte de Germán Rodríguez.

2025-06-03 | Gedar
'A Infiltrada' recibe un premio de Covite
A produtora María Luisa Gutiérrez foi a encargada de recoller o XXIV Premio Donostia de Covite. O Premio Internacional á Memoria Histórica, que concede a "todas as vítimas do terrorismo".

Piden un modelo en eúscaro en Falces e o Goberno de Navarra négase
Un total de once familias solicitaron pasar ao modelo D no colexio público. O centro deu o seu "si" e o Concello tamén o rexeitou, alegando a "falta de espazo" que supón o Goberno de Navarra.

O candidato da extrema dereita Nawrocki gana as eleccións presidenciais de Polonia tras un fecheiro duelo
Tras quedar segundo na primeira volta dos comicios presidenciais, o candidato independente ha avantaxado nun punto a Trzaskowski, o candidato do principal partido europeo en goberno. Até a publicación dos resultados oficiais non estivo claro cal foi o gañador dos comicios,... [+]

Prohibirán fumar nos espazos públicos de Ipar Euskal Herria nos que se xunten nenos
A prohibición entrará en vigor o próximo 1 de xullo en distintos espazos públicos, como praias ou parques, entre outros lugares. Os cidadáns que non respecten a norma serán multados con 135 euros.  

2025-06-02 | Ahotsa.info
Piden ao Goberno de Navarra que retire os seus contratos con empresas israelís
Ao redor de 5.000 persoas manifestáronse este domingo en Pamplona/Iruña xunto a Yala Navarra e BDZ para esixir que rompan as relacións con Israel. Así mesmo, reclamaron que se promova un boicot contra as empresas navarras e navarras que manteñan os seus intereses e negocios... [+]

Israel mata a 32 persoas nun centro de distribución de axuda humanitaria do sur de Gaza
Os tanques e drones do Exército israelí han comezado a atacar aos palestinos que se atopaban no centro e mataron a 31 persoas e feriron a 115. Tras aceptar o cesamento do fogo proposto por Israel, HAMAS pediu engadir unha serie de condicións: conseguir un cesamento do fogo... [+]

2025-06-02 | Jon Torner Zabala
A selección vasca na liga Nacional: un acontecemento "histórico" á espera da reunión dos pelotaris do sete países
Xa está en marcha a liga Nacional de Cesta Punta. Até o 6 de xuño, varias seleccións vascas competirán no frontón Jai Alai de Gernika-Lumo, entre as que destaca a selección de Euskadi. Trátase dun “Histórico ”, xa que, tal e como anunciaron os organizadores do... [+]

2025-06-02 | ARGIA
Feira Bioterra en Irun, punto de encontro para “construír unha vida máis ecolóxica”
Os días 6, 7 e 8 de xuño Ficoba encherase de produtos e servizos ecolóxicos a 117 empresas que aseguraron ter un “compromiso coa sustentabilidade”. Ademais da feira, preparouse un amplo programa no que haberá diversos talleres e conferencias, así como un mercado de... [+]

Centenares de persoas representan en Alderdi Eder a sanguenta vida de Palestina
Organizado pola iniciativa popular Gernika-Palestina, Alderdi Eder recreou este mediodía a sanguenta realidade da situación na que se atopa Palestina. Cos corpos completamente cubertos de sabas brancas, centos de persoas tendéronse no solo, en alusión á dramática... [+]

Unha recollida de firmas para que as txosnas sexan declaradas patrimonio inmaterial do País Vasco
Convocados por diferentes txosnas e comisións de festas de Euskal Herria, realizouse unha concentración o sábado no barrio bilbaíno de Miribilla. Subliñaron que as txosnas non son "meras barras de servizo de bebidas", senón o "corazón" das festas populares. Por iso, as ... [+]

Imos calarnos, aínda que sexa por un instante
Na espera telefónica ao centro de saúde, nos corredores do supermercado, nos vestiarios do polideportivo... Enchemos de sons os momentos que poden ser silencios. Por que, para que? Inquiétanos o silencio? Polas reflexións internas que nos poida suscitar? A oitava sesión, e... [+]

Eguneraketa berriak daude