Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean, bertsolaritza delako gizonekin gehien egoten den espazioa”. Gizon zis (terminologiak unibertsitatean kimika organikoa ikasten ari nintzen garaiak ekarri dizkit gogora) hetero, zuria, eta are aski zaharra naizenez, gehiago edo gutxiago gustatu, esaldiak entzun eta ulertzen saiatzea dagokidala uste dut. Gizonezko zisheterozurizaharra izate hutsez, neuk ere edukiko dudalako, gehiago edo gutxiago, nire erantzukizun partea –nire zati alikuota– Aner Peritzek jasan behar izan dituen mespretxuen eta irainen bidea den bezalakoa izan dadin, edo, oso baikor izanda, zen bezalakoa izan zedin. Horrenbeste zor diot. Haren mendeku gosea, hori ere bai, nabarmentzeko, bakantzeko gogoa bezain handia iruditzen zait.
Gizonezko zisheterozurizaharra izate hutsez, neuk ere edukiko dudalako, gehiago edo gutxiago, nire erantzukizun partea
Maialen Akizuk jakinarazi dizkigu, zutabe berean, Anerren esanak sare sozial batean eragindako komentarioak. Basajaun delako batek zera idatzi omen du: “Holako astakerik esateko moda txotxoloa noiz bukatzen da?”. Bistan da Basajaun delako horrek ez duela ezer txarrik ikusten Aner Peritzek sufritutakoan. Ez dela erantzule sentitzen, ez asko eta ez gutxi. Antzera idatzi du, baina iraingarriago, Baserritar izenpetzen duen beste batek. Eta gero dator Agotta erabiltzailea: “Gizon zis hetero? ordun be atta, attona, lehengusu ro anai (baldin bazka) ezta ezta eonen ordun?”. Agottak pentsakor utzi nau. Bistan da Agottak Peritzek adina beharra daukala singularizatzeko, bakantzeko, nabarmentzeko; bakarra, Agottaren kasuan, bakantzeko beharra, arauaren arbuioa, normaltasunaren erdeinua eta molde konbentzionalekiko higuina erakutsi beharra arlo linguistikora eraman dela (ongi idatzi zuen Iñigo Aranbarrik duela gutxi: analfabetoa naiz eta harro nago). Zertaz mendekatu nahi du Agottak, ordea? Euskararen batasunaz? Zein da haren gorrotoaren jatorria? Norbaitek ortografia erakutsi nahi izana? Erreflexu tribal bat da? Erantzukizun partea daukat, halaber, Agottak sufritu omen duen zapalkuntza linguistiko –dasuposat– horrorosoan?
Ez dakit ezer, eta dagoeneko ez dut uste gauza handirik jakitera iritsiko naizenik. Tira, gezurra da; ornitologia pixka bat, behintzat, ikasi dut: Euskal Herrian zozo guztiak zuriak direla, alegia. Ez dago haboro ttanttarik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Els quatre presidents belgues (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz i Donald Tusk) van exigir el 10 de maig a Vladimir Putin un alto-el-foc de més de 30 dies de durada. El president rus va respondre: “Comencem a negociar la pau a Istanbul el 15 de maig”.
Tots dos... [+]
En Hazparne s'obre –tret que ja s'hagi fet en el moment de publicar-lo– la nova llibreria. Es dirà Et’abar. Serà una petita botiga que tindrà una oferta de publicacions en basca. No serà només a l'interior d'Ipar Euskal Herria. De fet, durant els últims quatre anys la... [+]
Immers en xarxes d'informació, he arribat a diverses informacions sobre l'activisme digital. Quan penso en els activistes digitals, penso també en les formes d'organització, ja que no tots compartim problemes. Alguns aborden l'activisme digital des de la comunicació, uns altres... [+]
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
No soc molt partidari de la conspiració. I molt menys soc partidari de les conspiracions. Però hi ha un que, encara que al principi em sorprengués incrèdul, no trigarà a convèncer-me. Ho haureu vist donant tornades per la vostra xarxa social favorita: Conspiració... [+]
La casa era l'espai dels morts i els vius en els vells costums bascos. Els nens que naixien morts o els que havien mort abans de ser batejats s'enterraven al costat d'un mur exterior, a l'abric de la teulada. Els cognoms també estaven units a una casa, la casa donava nom a la... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
La limitació de Trump s'ha traduït en una sèrie de mesures fiscals boges i erràtiques que han portat a nombrosos països de la Unió Europea a destinar ajudes econòmiques a sectors i empreses desfavorits. Per exemple, el Govern central de Madrid acaba d'aprovar un pla de xoc... [+]
Històric, un tribunal de la Monarquia Espanyola ha aprovat la següent resolució: "Els funcionaris encarregats de la vigilància d'Iratxe Sorzabal li van aplicar elèctrodes per a obligar-lo a declarar, la qual cosa suposa una vulneració flagrant dels seus drets humans... [+]
Una cosa inesperada... en aquest inici d'any Iberdrola ha obtingut més de dos mil milions d'euros de beneficis, però no està en condicions de tirar als cels coets, tresors, graners... o el que sigui, perquè l'any passat ha guanyat un 27% menys que en el mateix període. Algun... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
En política, la tensió entre el desig d'influir en la societat i aprofundir en els signes d'identitat és inevitable. La interacció entre la difusió i l'enfortiment de les pròpies característiques és un indicador de la política. Es tracta d'aconseguir totes dues àrees i... [+]