Itsusia, emagaldua, lesbiana: hitz batean, feminista.
Kazetari feminista, edo feminista kazetaria?
Kazetaritza da nire bokazioa eta ogibidea. Feminismoak kazetaritza hobetzen duela frogatzen dugu Pikara aldizkarian, errealitatea aztertuz, androzentrismoa gaindituz eta ikuspuntu berriak jorratuz.
Gizon-emakumeak ez dira berdintasunean bizi, beraz.
Hori uste duenak bila ditzala lan esparruko estatistikak, indarkeria sexistaren inguruko datuak edo konta dezala zenbat emakume agertzen diren egunkari batean.
Mikromatxismoa aipatzen da; batzuek diote ez dela hainbesterako.
Eta beste askok matxismo bortitzarekin erantzuten dute: puta eta lesbiana deika. Gure inguruan oharkabean errepikatzen diren jarrera eta ohitura matxistak identifikatzea ezinbestekoa da.
Zaplada ipurdian, lerde jarioa, txantxa usteak; askok uste du zilegi direla.
Emakumeak txikitatik eraso sexistak sekretuan pairatzeko eta lotsa sentitzeko prestatzen gaituzte. Protestatzen badugu, zakarrak eta esajeratuak izatea leporatzen digute.
Piropo batek min?, galdetuko du inork, eta ez derrigor aldamioko beharginak.
Testuingurua da gakoa: kalean, bortxaketaren mamua; lanean, lankide baino sexu objektu bezala tratatuak izateko joera. Askotan piropoen helburua gizontasuna frogatzea da. Enpatia eta errespetua eskatzen ditut.
Emekeria omen da feminismoa.
Emekeriarekin nahastea feminismoak dakarren eraldaketa soziala oztopatzeko estrategia bat da.
Eta emakume izatea baino zerbait gehiago behar da feminista izateko?
Kontzientzia. Argi dago Esperanza Aguirre ez dela feminista. Bestalde, emakume askok jarrera feminista daukate, baina ez dira identifikatzen, ospe txar hori dela eta.
Matxismoak gizonezkoa ere ezeztatzen du, noski.
Zalantza barik. Ligatzeko gogorik ez baduzu, kirolzalea edo ausartegia ez bazara, maitekorra bazara, Ken Zazpi gustuko baduzu... Nekagarria izan behar du beti oso matxoa zarela frogatu beharra.
Gizona ez da berez matxista, beraz.
Matxismoa denongan dago errotuta, nigan ere bai. Asmoa ez da matxista etiketa jartzea, baizik eta denok gure jarrerak aztertzea eta aldatzen saiatzea.
Aizu, ba ozpinago imajinatzen zintudan.
Eta nik zu deabruago. Feministak haserre bizi garela diote, baina ni nahiko zoriontsua naiz. Emma Goldman-ek esan zuen: “Ezin badut dantzatu, ez da nire iraultza”.
Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.
Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.
Dijous passat van declarar els imputats i de les seves declaracions es pot resumir el següent: Els veïns que es reunien en la plaça o acampada de Lekaroz decidien col·lectivament què fer, generalment, dirigint-se a l'àmbit de les obres i col·locant-se de manera... [+]