Txalo konpainiak Grönholm metodoa antzezlana estreinatu zuen pasa den astean Donostian. Jordi Galcerán idazle katalanaren El metodo Grönholm obra ezagunaren euskarazko egokitzapena da. Hilaren 12an eta 13an Bilboko Arriaga antzokian eskainiko dute, 22an Elorrion eta 23an Irunen.
Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrak Ateak bildumako irudiak jarri ditu ikusgai Iruñeko Contraluz galerian. 1990-91 urteetan atera zituen argazki horiek Salmeronek, eta gaur arte behin baino ez ditu erakutsi, Donostian. Otsailaren 29a arte ikusi ahal izango dira Iruñean.
Koro Navarrok irabazi du XXI. Jokin Zaitegi itzulpen sariketa. Doris Lessing 2007ko Literatur Nobel saridunaren The grass is singing lehen nobela itzuliko du Navarrok. Liburuaren izenburua Belarra kantari izango da eta udazkenean kaleratuko du Elkar argitaletxeak.
Beñat Sarasola (idazle donostiarrak Hitz egiteko modu bat bloga sortu du. Aurkezpen mezuan dioen bezala, “literaturaz hitz egiteko modu bat, literatura gutxi eginez agian, agian. Musikaz eta zinemaz hitz egiteko modu bat, agian. Arteaz, agian, filosofiaz (agian). Huntaz eta, agian, hartaz. Agian literatura egiteko modu bat, literaturaz hitz egin gabe, agian”. Helbidea: http://bsarasola.wordpress.com.
Històric, un tribunal de la Monarquia Espanyola ha aprovat la següent resolució: "Els funcionaris encarregats de la vigilància d'Iratxe Sorzabal li van aplicar elèctrodes per a obligar-lo a declarar, la qual cosa suposa una vulneració flagrant dels seus drets humans... [+]
Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]