Vocento taldeko ABC egunkariak Francisco Franco eta Jose Antonio Primo de Riveraren eskelak argitaratu ditu 2018ko azaroaren 15ean. Bien alde otoitza eskatu eta omenaldietara gonbidapena luzatu dute.
Jose Antonio Primo de Rivera Miguel diktadorearen seme nagusia zen, Falange Española alderdia sortu eta zuzendu zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta gobernuaren aurka matxinatzeagatik fusilatu zuten. Frankismoak eta eskuin muturrak bere irudia erabili du propagandaren martiri moduan.
Jose Antonio Primo de Riveraren eskelak dio azaroaren 20an, 20:00etan Hermandad de la Vieja Guardia-ren egoitzan, Falangearen sortzailearen "betiereko atsedenaren" alde otoitz egingo dutela. Baita ostiralean, 21:00etan, Madrilen omenaldia egingo diotela eta koroa Erorien Aranera eramango dutela ere.
Francisco Franco Espainiako diktadorea izan zen 40 urtez. Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka estatu-kolpe militarra jo eta estatuburu izan zen 1939tik eta 1975 arte. Milaka hildako eragin zituen, baita euskararen eta euskal kulturaren aurkako eraso gordina zuzendu ere, espazio publiko guztietan debekatuz.
Francoren eskelak dio azaroaren 20an Madrilgo eliza batean bere omenezko elizkizuna egingo dutela 20:00etan.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]
Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]