Patri Urkizu: Sekula Ez Da Egon Gaurko Kultur Giroa Bezalakorik


1983ko abenduaren 11n
Patri Urkizu idazleari elkarrizketa

Patri Urkizu: Sekula Ez Da Egon Gaurko Kultur Giroa Bezalakorik
Izugrrni emankor agertu zaigu azken aldian
Neguko lehenengo izotzaldia kalean, Lezon Gurutze Sainduaren plazan. Patri Urkizuren etxeko epeltasunak inguratzen gaituenean. Ez zegoen hainbeste hotzen beharrik, gu, Patrirekin gustora aurkitzeko. Irungo Hiri poesia saria irabazia izanak eman digu gaurkoan berarekin hitzegitera joateko aitzakia, bainan beti du Patrik zer esana, eta beti gertatzen dira interesgarri berarekin izaten diren elkarrizketak.
Aurrekoan ere paper artean aurkitu genuen, ondo hornitutako liburutegiaren babesean projektu pila bat buruan zituela. Eta serio hartu beharrekoak dira Patriren projektuak, gero kalean ikusten bait dira liburu forma hartuta. Langilea da Patri, eta lana serio egitea gustatzen zaien horietakoa dugu.
Hasteko, Donostiako egunkari batetan agertutako bere elkarrizketa bat aipatzen diogu. Horretan Patriren hitzetan oso gauza bitxiak jartzen dira, eta horien artean literaturak lagundu dezakeela herri honetara tolerantzia ekartzen. Patri zerbait ezagutzen genuelakoan, harridura sortu zitzaigun. Baina berehala ohartu gara, Patriren algara bukatu baino lehen behintzat, ez zaigula hainbeste aldatu oraingoan katedratiko bihurtu zaigun Patri. Katedrak baino ahalmen gehiago dutela mota berezi batetako kazetariek pertsonen izaerak aldatzeko orduan.
ARGIA.–Egunkari horretan leporatzen zaizkizunak kontutan hartzekotan, badirudi literaturari holako birtute berezi bat aurkitzen diozula, gizarte sendagai moduan erabilgarria. Zein lotura dute zuretzat literaturak eta gizarteak? Esate baterako, zure literaturak eta euskal gizarteak ba al dute loturarik?
PATRI URKIZU.–Literatura, gero eta gehiago plazerrera zuzentzen da, gero eta gutxiago dago idazten duenarekin inor konbentzitzea pentsatzen duenik. Idazten denean plazerra da, jokua da, Erdi Aroko gizonen «homo ludens» hori, juglarren antzera, bilatzen dena. Gaurko literatura, gaurko gizartean, horrelako funtzio bat betetzera zuzentzen dela iruditzen zait.
Agian literaturak ez duela pelotari batek baino zoriontsuago egingo gizartea, bainan agian, poema batzuk irakurtzea, ondo tajutuak eta gustoz eginak badaude, arraro xamarrak eta pixka bat bereziak edo txokanteak izan daitezkeenak badira sortu dezakete norbaitengan plazerra, norbaiti gustatzea litekeena da eta hark denbora gustora pasatzea. Hortik doa arazoa.
(Eta gu pelotariaren exenplu horrek ez ote duen bere etxeko hallean berak palakortan irabazitako kopa eta txapeldun txapelekin zer ikusirik pentsatzen geratu gara une batez. Gaur arte ez bait genekien polifazetiko honek kirolean ere halako abilitaterik zuenik. Baina ez gaitezen haritik at irten, eta jarrai dezagun literaturarekin).
A.–Hala ere zure literatur zaletasunak badu euskal gizartearekin loturarik. Euskal literatura egiteaz aparte ikastea ere gustatzen zaizu, ikerketa lanean ibiltzea eta abar.
P.U.–Begira, euskaldunek oso gutxi irakurri dute historian zehar, eta euskal gizarteak ezagutzen duen kultura, tradizioz duen kultura, ahozko kultura da, bertsolariena, aiton-amonak kontatutako ipuinak, kuadriletan hitzegiten diren kontuak eta abar. Eta hiritar kultura batean, industrial zibilizazioan, gaur egunekoan, gero eta garrantzi gehiago hartzen du liburuak. Liburuak eta ikus-entzungailuak. Liburuak, gaur egun, oso funtzio majoa bete dezakeela hemen iruditzen zait. Orain arte bete ez duena gainera.
Literatura idatzia oso urria izan da, eta urria izan arren oso gutxi ezagutua. Hau da, euskaldun gutxi horiek idatzi dutena beste euskaldun oso gutxik irakurri dute.
XVII. gizaldiko pila bat izkribu daude, eskuizkribuak, jasorik eta ikertzaile baten esperoan. Eta argitaratzen direnean eta aztertzen direnean behar bezala, ba, euskal historia eta literatura piska bat hobexeago ezagutuko da.
A.–Eta lehen aipatutako literaturaren ludikotasun hori eta euskal gizartearekiko lotura edo erlazio hori nola lotzen dituzu?
P.U.–Klasikoek nahiko arrazoi bazutela pentsatzen dut, eta zerbait esaten bazuten zerbaitegatik esaten zutela, eta esaten zuten horri ez zaiola buelta haundirik eman. Eta Horaziok esaten zuen literaturak izan behar zuela «dulce et utile». Zer esan nahi zuen horrekin? "Dulce"rekin gustagarria izan behar zuela, jolas bat. Eta «utile» horrekin utilitasuna, zertarako zerbitzen duen. Horrek hor bere lehen adjetiboan jadanik badu bere funtzionaltasuna eta gero hemen Euskal Herrian konkretuki euskara ikur bat, bandera bat da, eta euskal Herrian dugun borroka inportantea. Eta nolabait esan beharra dago euskal literaturak euskara gal ez dadin bere funtzioa bete dezakeela.
A.–Hortaz euskal literarioen eginheharra euskararekiko konpromezu estuan ikusten duzu.
P.U.–Bai noski, euskararekin eta Euskal Herriarekin hor konpromezu zehatza daukagu. Euskal Herriak euskal kulturan izan behar du bere oinarria eta hor literaturak oinarrizko funtzio bat du.
A.–Arlo pertsonalago batetan, badirudi garai batetan nahiko geldirik izan duala luma, parentesis batetan egon bazina bezala, orain berriz gauzak kaleratzen hasia zara...
P.–Bigarren grina hori daramanak ez du sekula uzten erabat literatura. Agian izan daiteke tenporadaren bat idatzi gabe igaroa. Bainan. orduan gehiago irakurtzen egongo zara. Edo politikak oso hartuta edo ogibidea bilatzen... baina horiek lasaitzen zaizkizunean literaturara gehiago dedikatzeko aukera aurkitzen duzu. Banuen nik gogoa honetara serioago dedikatzekoa. Orain arteko gauzak txapuza batzuk direla iruditzen zait, hein batetan behintzat. Orain lana serioago egiteko asmoa daukat. Berdin gertatu daiteke, momentuan momentuzko baldintzengatik eta, beste txapuza bat egitea, baina asmoa behintzat seriotasun gehiagorekin aritzekoa daukat. Gauzak lantzea. Neurri batetan noski. Adibidez, poema batzuk idazten dituzunean ez dakizu noiz dauden erabat bukatuta. Hasten zara orrazten eta orrazten eta ez dakizu noiz bukatu. Poema bat hartu, sakondu, hitz bat beste batekin aldatu, erritmoa aurkitzen saiatu, egokitzenjarraitzen duzu eta iristen da une bat, badakizu "no la toques más que así es la rosa".
Oraingo sarikoak adibidez, batzuk zaharrak dira eta orrazkera asko jasandakoak, beste asko berriak eta orraztu beharra daukatenak... eta beste batzuk hartu eta txikitzekoak dira.
A.–Halaz ere, izan da garai bat gutxiago idatzi dena eta batzuen hitzetan krisisa ere aipatu izan da. Nolabaiteko etsipen batek jo zituela euskal idazleak, aspertuta ala nekatuta, zer deritzozu horri?
P.–Ez da gure garaiko gauza bakarrik, pentsa ezazu Etxaidek 53.an bere liburnak argitaratzen hasi zenean esan zuen, ez dakit zenbat liburu argitartu behar zituela xentimo bat ez galtzeko. Seirehun zela zifra uste dut. Eta hirurehun bakarrik saltzen zituela, ez dakit zenbat mila duro galtzen zituen. Eta orduan asaldatu egiten zen, haserretu euskal irakurlegoarekin eta desilusioz bete, baina hark ere halako grina zuen idazten jarraitzeko eta hala segitu zuen.
Izan daiteke hasieretan, edo gazteetan desilusioa agertzea, bainan grina barrenean duenak jarraituko du bizi osoan. Ez da besteengan izango duen arrakastan ilusio hanndirik egin behar. Nork bere buruarekin konforme egon eta kitto. Aldi berean euskara mantentzeko, beharko lukeen mailan jartzeko balio badu, ba, hori aski da. Hor dago arazoa.
A.–Zure literaturari buraz zer esango zeniguke? Zer joera da zuregan garrantzizkoena?
P.–Behin galdetu zenidan ea idazteko liberatuko nintzatekeen. Ez naiz oroitzen orduan zer erantzun nizun baina orain baietz erantzungo dizut. Gustora baietz. Baina literaturaz bizitzea inposiblea da, beharbada bohemio bizia aukeratuz edo... baina hilabetea nola bukatu pentsa beharrean aurkituko ginateke. Orain funtzionario garenok, institutotan euskara irakasten oinarrizko behar hori betea daukagu, eta aparte diren ordu guziak literaturara dedikatzeko aukera ematen digu horrek. Baina literaturatik bizi gabe.
Alde horretatik gero eta gehiago ikusten dut nire burua literaturara zuzendua. Nere buruan grina gero eta argiago daukat.
A.–Eta literaturan zein meta?
P.–Txapuzak era guztietakoak egin ditut nik. Orain nobela bat idazten ari naiz eta horretara nahiko nuke dedikatu. Nobela bat idazteari gauza sakona, luzea eta serioa deritzot, eta hori dut gustokoen. Bestetik datorren urteko ordu gehientsuenak tesis doktoralarekin beteak izango ditut. Koldo Mitxelenarekin Pierres D'Urte-ren hiztegiari buruz ari naiz tesisa prestatzen. Zeren iruditzen zait oso interesgrria dela ikerketa lana. Ez bakarrik sorketa lana. Pentsatzen diat euskara ez dagoela behar bezala landua, eta aintzinekoek ziotena aztertu behar dugula, nola esaten zituzten gauzak.
Pierres D'Urteren hiztegia bide horretan oso interesgarria da. 2.500 folioko lana da. Eta hori liburu mardul batean argitartu nahi nuke, ahal badut 1985ko urtarrilerako. Liburu horretako zati bat nik egindakoa litzateke, bere bizitzaz, garai hartako historiaz, hizkuntzari buruzko zeuden ideiaz, eta euskarari buruzko orduko ideien azterketa bat eginaz. Tesis batek eskatzen duen zehaztasun osoarekin egindako lana litzateke. Eta beste zati batean sinonimo mailan oso aberatsa den material guzia berregituratu nahi nuke.
Harrobi garantzitsua litzateke hau gero hiztegi kritiko eta etimologikoak egiteko orduan. Hitz asko daude ez direnak inon agertzen eta arruntak direnak gainera.
Ikerketa mailari behar beharrezkoa deritzot sorketa lana egiteko. Aztertu, sakondu euskarak izan dituen idazleak eta horien apainduriarekin eta gaurio sorkerak behar duen gaurkotasunarekin horretan saiatu.
A.–Saio mailan baduk ba zer edo zer pentsatua.
P.–Bai, baditut baruan zenbait gai. Antzertiari buraz historia sakonago bat egitea adibidez. Hauek gaur eguneko behar pedagogikoetara zuzendutako lanak lirateke.
Halaz ere gehien gustatzen zaidana nobelak eta ipuina litzatekeela iruditzen zait. Agian agortuko zait etorria eta ezer gutxitan geldituko dira asmoak, baina oraindik nahiko haurrak gara denok, eta nobela serioak lasai egotekoak dira. Nobela helduak normalki berrogeitamr urte inguru horretan egiten dituk eta bazdaukagu denbora oraidik.
A.–Eta ipuinak ez dituzu alde batetara utziko, noski.
P.–Ipuinak izan daitezke euskal irakurleagoaren heziketarako laguntza. Eta idazlearentzat ere bai. Nolabaiteko ariketa estilistiko bat nobelara iristeko.
Orain argitaratu behar ditudan ipuinak horrela eginak dira. Berotzeko edo, entrenamendu gisa, prekalentamiento bat izan dira. Hala ere ipuinak entitate berezi bat izan dezakeela pentsatzen dut noski.
Eta jendeak euskal literatura irakurtzeko eta ulertzeko behar duen heziketarako urrats garrantzitsu bat. Ea euskaraz irakurtzea aisegingarri gertatzera iristen garen. Eta hortik euskal literaturarenganako zaletasuna sortzen den.
(Eta zaletasan hori nabari zaio Patriri. Barne barnetik itsatsia duen zaletasuna. Baina ez du flautak kasualitatez sekula jotzen eta nondik datorkion zaletasun hori ere azaltzen digu. Bere liburutegiaren txoto berezi batetatik bi liburu eta kuadernotxo batzuk ekartzen dizkigu. Bere aitarenak. Orain dela gutxi hil zaion aitak herentzia gisa edo, bere eskutan utzitakoak. Liburuak bitxikeriak dira benetan. Aitak bere eskuz enkuadernatutakoak josiak, eta azaleko eta barruko pinturak, bere eskuz azal eta orrien gainean zuzenean pintatuak, textua eskuz idatzitakoa. Erabateko.bitxikeria. Bata ipuin bat, besteak aitak bere historiari buruzkoa, bertsotam idatzirako autabiografia bat. Ezpal horrexetik sortu zitzaion nonbait semea).
A.–Bukatzeko, Patri, nola ikusten duzu gaurko euskal kultur giroa?
P.–Ez oso beltza, beltzagoa ikusi dut orain baino. Ez ere argiegia. Eta argi ilunetan bagaude argiruntz jo behar dugu ahalik eta azkarren eta ahalik eta lan haundiena eginaz.
Halaz ere gaurko giroa bezalakorik ez dela sekula egon Euskal Herrian iruditzen zait. Lehen talde txikiak izaten ziren. Eruditoak eta. Lan haundia egiten zuten pertsona bakan batzuk. Gaur egun dagoen mugimendua sekula izan ez den indar berezi bat delakoan nago.
L.BASTIDA. J.L.
29-31

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakURKIZU1
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazURKIZU1
EgileezBASTIDA1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude