Bi Bideek Ikastolen Herri Mugimendua Deuseztera Daramate


1983ko urriaren 16an
Floren Ostolaza Donostiako Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin.
Bi Bideek Ikastolen Herri Mugimendua Deuseztera Daramate
Joan den asteko elkarrizketari segida emanaz, Floren Ostolazarengana jo dugu honetan, ikastolen munduan buru-belarri ibili den gizon batengana. Elkarrizketa hasi aurretik esaten zigun hemezortzi urte zituelarik, jadanik, Nafarroako ikastolak pintatzen zituela eta ordutik ikastolen mugimenduan gero eta murgilduago. Aitor ikastolaren sorreran, Zurriolan, Barandiaranen,... Eta gaur egun Donostiako Ikastolen Elkarteko lehendakaria da. Eta Zurriola ikastolako lehendakariorde gainera, federazioan ere lankide, Barandiaran ikastolan ere bai,... Zurriolako bilera batetik irteten harrapatu dugu eta bertako instalazio apartak ikusteko aukera izan ondoren, elkarrizketa atsegina.
Igaro berri den KILOMETROAK 83.aren arrakastak bideratzen gaitu elkarrizketara. "Kilometroak zertarako ? galdetu du baten batek. Hor izan dute erantzun egokia. Zertarako? Ba...egun bat, hori bakarrik... eta hori guztia. Euskararen aldeko egun bat. Urte osoak behar lukeela euskararen aldekoa? Bai, baina hau ere bai. Euskararen alde jende asko dagoela agertu. Eguna ondo igaro. Euskal kontzienizia landu...Gogoz hartzen du hitza Florenek eta poza dario Donostiaren erdi erditik igaro den «Kilometroak»-en arrakasta aipatzean.
Hala ere ez du egun pozgarri batek ikastolen etorkizunean ageri diren une latzak ahazteko aitzakia haundirik ematen, eta guk geureari heldu behar.
ARGIA.- EEPA eta EIKE, hor deude bi bide ikastolen gaurko egoerari irtenbide desberdinak agertzen. Zer dereizkiozu bi ikuspuntu horiek sortzen duten egoerari?
Floren Ostolaza.- Bai batak eta bai besteak planteiatzen dituzten bideetan, nola edo hala biak mugimendua instituzionalizatzea bilatzen dute eta herriari ikastoletan duen ahalmena kentzea datorkio hortik. Ikastolak administrazioaren esku geratzea bilatzen dute biek azken finean eta hortik herriak gaur egun mugimendu honetan duen partizipazioa ahultzera doa. Gurasoen partizipazioa esatea ez zait neri gustoko, herriarena da. Herrikoi mugimendu bat osatzen dute ikastolek eta bi bideetan herri hori aparkatuta gelditzen dela iruditzen zait
Euskal Gobernuak edo espainol gobernuak eratuko du hor dena, "concurso de méritos" eta horrelakoekin eta direktoreak, zuzendariak, izango dira jaun eta jabe. Oso eskema autoritarioa bilakatzen da. Direktorea duk mandatari eta horrek esaten duena egiten da eta punto. Edozer ganza egiteko hari eskatu behar zaio baimena eta hark estatuaren izenean ari denaren aitzakiaz...baina noski, diru hori herriarena da...
A.- Hortaz, zuri hasiera hasieratik bi irtenbide horiek ikastolen herri mugimendua deusezten dutela iruditzen zaizu, eta ez zaude ez batarekin eta ez bestearekin.
F.O.- Hori da, eta hori horrela dela biek onartzen dute. Eusko Jaurlaritzak EIKEn, bai, planteiatzen du partizipazio mota bat, baina gaur dagoenarekin konparatuz oso da hila. Eta beste bidetik, gaur eskola publikoak nola dauden ikusiz zer esanik ez. EEPA-k, noski, hor barruan sanu eta barrendik borroka egitea planteiatzen du. Eskola publiko barruko borroka beharrezko horri nik baietz esaten diot baina ez ikastolak hor sartuta. Zeren gaur egun ikastolak etsenplu bat bait dira eskola nazionalentzako. Eta zergatik, honaz, txarragoa den maila batetara jetxi? Egin behar dena, eskola publiko horiek aldatzea da. Une honetan mugimendu bat planteiatzen bada euskaldunak eskola publikoetan sartzeko eta hortik Euskal Eskola Nazionaleruntz borrokatzeko, ni horretan nago. Baina ikastolek gaur daukaten herri mugimenduarekin hor sartzea gaizki iruditzen zait. Oso gaizki.
EIKEn sartzea ere gaizki iruditzen zait, azken finean Eusko Jaurlaritza gaur ikatoletan dagoen magimendu bizi hori kontrolatzera joango delako piskanaka piskanaka. Baina oraingoz zaila izango dute hor dagoen ahalmen hori kentzea.
Azken finean hala ere EIKEren aurreko kakoa zera da, Eusko Jaurlaritzak hau planteiatuko duela: zuek askatasun osoa duzue EIKEn sartzeko edo gaur egun bezala jarraitzeko, baina EIKEn sartzen bazara diru gehiago emango dizugu. Eta orduan, horren aurrean ezin inuxenteak izan etajende gehienek hori dela eta, sanzearen alde jo beharko du.
A.- Errealismoara jetzen duzula nabaria da, ondorio inmediatoetara. Hala ere bi bideen gorabeherak aztertzea eskatuko genizuke.
F.O.- Beste gauza bat ere esan behar da. Gaur egun ez daude bi alternatiba: EIKE eta EEPA alegia. EEPA-ren ahalegina Eusko Jaurlaritzak posibilitate hori onartzea zen. Baina ez du onartu honek. Lege aldetik aukera bakarra geratzen da orduan: EIKEn sartu ala ez. EEPAren alternatiba gaur egun asmo bat besterik ez da.
Baina zera gertatzen da arazo honetan, «ley de bilinguismo» delakoarekin gaurko eskola publikoetan irakasle euskaldunak sartzeko eskubidea badago, baina hor ohiturak, izakerak eta abar daude. Eskola berean euskara eta erdara ematearen esperientzia egin beharra dago, hori da bidea, baina orain arteko esperientziak oso txarrak izan dira; eta txarrak euskararentzat izan dira, noski. Inuxentekeria litzateke pentsatzea euskara eskola eskola publikoan sanu eta jadanik gauza egina dagoela, eta ez, zeren erdara da nagusi eskola horietan, euskara atzean geratzen delarik. Plangintza osoa erdaraz planteiatzen da.
A.- EEPA bidea defendetzen dutenek–hori zioen hain zuen orriotan joan den astean Tasio Erkizisk–«bi komunitairen» arazoa aurpegiratzen diote EIKE alternatibari. Bide horretatik alegia Euskal Herriko bi komunitate berezien arteko zatiketa indartzen dela.
F.O.- Arriskua badago, noski, baina horrekin kontatu behar dugu. Bi komunitateak hor daude. Hori ezin dezakegu ahaztu. Eta elkarren arteko borrokan gainera. Alde horretatik borroka orokor bat egin beharko dela badakigu. Baina ikastolen aldetik oraingoz euskara defendatzeko egiten da borroka. Erresistentzi jarrera batekin. Ez gaude aurrera jotzeko egoeran.
Guk Donostian egin dugu esperientzia bat Sagues auzoan. Hor hiru linea sanu genituen iaz eta aurten bi linea, bainan guztiz minorian egoten dira, eta hori ikusiz, guk, daukaguna mantendu nahi dugu, apane ez baina mantendu. Oraindik ere erresistentzi jarrera batean.
Horregatik Lanbide Eskola egin zenean euskaraz bakarrik egin zen, eta orain eskatu dugun BUPeko zentro publikoan euskarazkoa soilik izan dadila eskatu dugu, ez nahasteko erdarazko publikoarekin, giro euskalduna lortzeko.
A.- Baina printzipioz zuek ere Euskal Eskola Publikoaren alde zaudete,ezta? Uztailean Donostiako Udaletxeko pleno batera aurkeztutako puntu batzuei zuek erantsitako puntu batek hala zioen: «o) que en tanto no se produzca el cambio en las Escuelas Públicas se solicite por este ayuntamiento al Gobierno Vasco la GRATUIDAD de las ikostalas de Donostia con el modelo de cogestión actual y control público. Pudiendo ser esto el inicio de la UNICA ESCUELA PUBLICA VASCA».
F.O.- Nik horrela ikusten dut gauza. EEPAren planteiaketak gauza positibo asko dituela? Noski baietz. Eta hemen gehienak, pribatuaren aldeko dagoen minoria bat ezik, Eskola Publiko Euskaldun baten alde gaituzu. Baina eskola publiko aldatu baten alde. Ez oraingo ereduarekin. Hortaz, gaur egun gauzak dauden eran egonaz, EEPAren irtenbidea errore haundia iruditzen zait. Beste alderdi positibo asko ikusten dizkiot, noski. "Bi komunitateen" aurkako mugimendua hastea etabar. Baina garantia gehiagorekin hasi behar dugu horretan. Indar gehiagorekin.
Hala ere EEPAkoek diote ikastolak bere horretan geldituko liratekeela, juridikoki batuko balira ere, erabat euskaraz...
F.O.- Baina legeak ez du hori kontenplatzen, hor dago koxka. LOCE legea hor dago, eta sozialistek ateratako azken legea, eta garbi ikusten da mugimendu hori ez dagoela garantizaturik; hor arrisku haundi bat dago.
Neretzat garrantzia haundia duena zera da, euskara benetan herrikoia izan dadila. Jende guztiak izan dezala hezkuntza euskaraz egiteko posibilitatea. Horren aurrean zein oztopo dago ikastoletan? Irakasle aldetik nahiko ondo daude ikastolak,... giro aldetik ere bai. Orduan zein da arazoa? Dirua. Hortaz ez EIKE eta ez EEPA. Dohaintasuna ikastolentzat dauden daudenean. Hori onartu behar litzateke. Eusko Jaurlaritzak hori onartzeko ahalmenik badu jarri ditzala dohainik ikastolak. Orduan lortua daukagu denontzat izatea, eta baita herrikoi mugimendua mantentzea ere. Baina podereak beti nahi izaten du kontrolatu eta horri erantzuten dio ezetz.
A.- Bi bideei kritika eginaz, bsina gaur egun eragozpen gutxien dituen bidea hartuz, badirudi EIKE baldintzatuaren bidea defendatuko zenukeela.
F.O.- Nire jarrera pertsonala EIKEri ezetz esatea litzateke eta denok ezezkoa emanez gero Eusko Jaurlaritzari beste lege berri bat egin eraztea. Baina ez da hori gertatuko tamalez, ez gaitezen inuxenteak izan, zeren ikastola dexente egongo dira «ba bueno, sartu egin beharko diagu» esango dutenak.
Hori horrela izanik ikastolen aldetik baldintza batzuk jarri ziren EIKEren aurrean, horrela adibidez, Asanblada nagusi izatea nahiz eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak barne egon, eta D modelua mantentzea toki guztietan, -baina ez dituzte baldintza hauek onartu. Baina argi dago gaur egun presupostuaren 45 lortzen badugu eta 70 jasoko dugula esaten badute ikastola asko horra joan beharrean aurkituko dela.
Baina beste arazo batzuk ere badira ez EIKEk eta ez EEPAk argitzen ez dituztenak. Adibidez, erdal ingurugiroa nagusi den herrietan sei urteko haurrek euskara tresna bezala lasai menderatzea nahi bada eskolaurrean gelak ezin dira hogeitamarrekoak izan, hamazazpi edo hogeikoak izan beharko dute eta horrek kostuak asko igotzen ditu. Eta arazo hauen aurrean lekuan lekuko erabakiak hartu behar dira: Eta programaketa arloan ere gaur egun ikastoletan gai bereziak sartu behar dira, musika, gorputz-adierazpena, etab., eta gai hauek sortzen duten kalitate gerhitzearen aurrean zer gertatzen da?
Horregatik nere ustez, ez bata eta ez bestea baizik eta beste gauza bat litzteke nere jarrera pertsonala. EIKE bidetik, orain, zoritxarrez ikastolak ghetto bat bezala planteiatu dira. Baina horren aurrean mantendu dezagun daukaguna era onenean hau aldatu arte: Eta nola aldatu? Hordago kakoa. EEPAren bidetik? Ala EIKEn sarturik? Bi bideak irekiak eduki behar lituzkete ikastolek, baina zoritxarrez lege aldetik EEPAri ezezkoa eman diote. Eta hortaz ez daude bi bide.
L. BASTIDA
26-28

GaiezGizarteaIrakaskuntzElkarteak
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazOSTOLAZA2
EgileezBASTIDA1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude