«ELKEk, Euskal Herrian "Bi Komunitateen" Bidea Zabaltzen Du»


1983ko urriaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Tasio Erkiziarekin Elkarrizketa
«ELKEk, Euskal Herrian "Bi Komunitateen" Bidea Zabaltzen Du»
Ikastola mundua urduri dago. Euskal Herriak bere euskalduntze bidean sortu duen errealitate serioena kinka larrian aurkitzen da. Garai berriak, bide berriak eskatzen ditu nahiz eta arazo zaharrei erantzuteko izan. Joan zen astean Kilometroak83 zela eta, Donostiako Ikastolen Elkarteko Gotzon Mujikarekin izan genuen elkarrizketan ikus zitekeen jadanik arazoaren sakontasuna. Bere hitzei egin genien sarreran sinestezina zitzaigula horrelako garrantzia duen puntu bati buruz arkitzen genuen jakintasunik eza genioen. Eta horri heldu diogu: gure aldizkariaren orriak medio direla, ahal dugun neurrian, gaia plazaratu eta ea beharrezko zaigun eztabaida hori gorpuzten dugun. Astetik astera kaleratuko ditugun eztabaida eta eritziek bide bat izan nahi dute.
Oraingoan, Tasio Erkiziarengana jo dugu, EEPA alternatibaren defendatzaile tinkoarengana.
ARGIA.–Bi projektu aurkezten dira une honetan Euskal Herrian ikastolen asunteari irtenbidea emateko. Bata EEPA eta bestea EIKE. Badago eztabaida bizia. Hala ere, batzuentzat ez dago bereiztasun handirik batzuk eta besteeek planteiatzen duten bideetan. Beste zenbaitentzat EIKE da oraingoz posible den bide bakarra. Orokerki zer duzue esateko EEPAkoek?
TASIO ERKIZIA.–Gure eritziz eta oso garbi utzi nahi nuke, batetik oso bide desberdinak direla, hain zuzen ere EIKEk kontrako bidetik garamatzalako, gure ustez, eta egia esan EEPAk planteiatzen duen alternatibak, gure helburu osoa ez bada ere helbururuntz garamatza. EIKEk eskola regionalista bat sortzen duela uste dugu, eta EEPAk planteiatzen duen bidea eskola nazionalaren, baina euskal eskola nazionalaren bidetik doala uste dugu. Bestetik, gure eritzia orokorki matizatuaz, azpiamarratu nahi nuke gaur egun aurrera eraman daitekeen bidea dela, hau da, posiblea dela eta areago bide zuzena hori dela. ElKEren aldekoek behin eta berriro planteiatzen dute gaur egun madrildarren kulpaz ez dela posible EEPAren bidea aurrera eramatea, hain zuzen horrekin errekonozituz hori izango litzatekeela biderik zuzenena.
ARGIA.–Baina posibilitate gehienak dituena...
T.E.–Ez dago ukatzerik EIKE alternatiba bai irakasle eta gurasoentzat ikuspuntu ekonomikotik eta epe laburrera karamelo goxo eta tentagarria dela, baina karamelo izateak ez du esan nahi bide zuzena denik. Ikastolak sortu zirenean bai gurasoek bai irakasleek aukeratu zuten bidea ez zen errezena izan eta orain guk planteiatzen dugun bidea ere zaila eta kontrakoa da. Ez dugu uste zaila eta kontrakoa delako onena denik baina aitortu beharrean gaude sasidemokrazia honek uzten dituenak askoz errezago eta komodoagoak izaten direla ustelak badira ere.
EIKEri egiten diogun kritikarik zorrotzena bere ondoren soziolinguistikotik dator, batetik, bi eskola publiko sortuaz, Euskal Herrian bi komunitateen bidea zabaltzen dugulako eta gure ustez guztiz arriskutsua eta atzerakoia da planteiamendu hori, zeren eta nazio projektuan izugarrizko atzerakada suposatzen du. Txiki-txikitatik umeak bereizten baditugu eskola desberdinetan, eta hain zuzen kontzeptu desberdinak defendatzen dituzten eskoletan, nazio kontzientzia eta sentimenduak haurrengan hausten eta deusezten ari gara. Bestetik esan beharra daukagu baita ere euskalduntzeko ere ez dela hori bide egoikiena, ikastolek asko aportatu dezakete euskalduntze alorrean baina ezjuridikoki bestengandik bereiztuz baizik elkarrekin lanean eta elkarrekin bilduaz.
A.–Has gaitezen zehazten. Ezjakintasun handia ageri da jendearen esanetan bi bideen eztabaida horri buruz, eta hau argitzeko biderik egoekiena puntu zehatz batzuren aurrean bien arteko eritzi desberdinak jakitea litzateke. ElKEren defendatzaileek puntu hauei erantzuteko aukera izango dute hurrengo asteetan. Zuk zer deritzozu irakaslegoaren kontratazioari buruz? Zer deritzozu alor horretan ElKEk duen planteiamenduari?
T.E.–EIKE onartzen duten ikastoletako langileak organismo autonomoaren langile bilakatuko dira; beraz, nolabaiteko funtzionariado izango lirateke baina euskal funtzionario gorputzik sortu gabe, hain zuzen, baskongado gobernuak ez duelako ahalmenik horretarako. Eta era horretan zehaztu eta azpimarratu nahi genuke euskal funtzionariadoaren aldekoak garela noski, eta alde horretatik behar den borroka egiteko prest gaude. Baina ez gaude prest ahalmen hori ez daukan gobernu baten titere edo morroi faltsuak izateko. Beraien argumentua euskal funtzionariadoa poliki poliki lortu behar den gauza dela da. Eta gu horrekin ados gaude. Baina arazoa ez da zuzentzen organismo paralelo batzu sortuaz, baizik eta Madriletik behar diren eskubideak lortuaz. EIKEko langilegoa itxuraz bakarrik izango da funtzionariadoa eta bide horretatik langilegoaren zatiketa latza eta gogorra lortzen da.
A.–Beste puntu garrantzitsu bat bide bakoitzak euskararen ereduei buruz, hau da, A, B, D metetakoei buruz duen erizpidea litzateke.
T.E.–EIKEren bidea edo EEPAren bidea onartuz, euskararen ereduari buruz posibilitate berdinak daude, baskongadetako gobernuak nahiko badu eskola transferituekin, EEPAren bidetik ekiparatu nahi duten ikastoletan, eta EIKEn sartzen direnetan, euskararen projektu berdina eraman dezakete. Hau da, euskarari buruzko plangintza osatzen duten pertsona eta administralgoa berdin berdinak direlako kasu bietan. Bi bideetan, beraz, arrisku berdinak ikusten ditugu haurrak behar den bezala ez euskalduntzeko. Posibilitate eta arrisku berdina hortaz. Askotan kritikatu dugu Gasteizko gobernuaren plangintza eza. Baina uste dugu plangintza ezaren ondorio negargarriak bi kasuetan berdin berdin nabarituko liratekeela. Une honetan euskara bi bideetarako transferitua dagoelako. Euskararen plangintza Eusko Jaurlaritzaren eskutan dago.
A.–Nola geratuko litzateke guras. eta irakasleen partizipazioa gestio eta gainerako irakaskuntza organoetan?
T.E.–Arlo honetan ere, demagogia ugari egiten ari dira EEPAren bidetik gurasoen partizipazioa guztiz deuseztua geldituko dela esanaz. Hau guk guztiz ukatzen dugu. Hain zuzen ere, EIKEren projektua Estatuko lege organikoetan finkatzen delako eta LOCE delako lege horretan finkatua bada gero lege berrian finkatu beharko da, hau da, LODEn. ElKEk arlo horretan ez digu pausu aurrerakoirik planteiatzen, baizik eta zeinbat arlotan ikastola pribaturuntz zuzentzen gaitu.
A.–Eta irakaskuntzaren gai-zerrenda, hau da, programazioa, noren esku geratuko litzateke?
T.E.–Horretaz esan beharra dago bi kasuetan ez daukatela behar duten autonomiarik, izan ere, baskongado gobernuak autonomi estatutuaren arauera duen ahalmen bakarra Madridek inposatzen duen programa konkretatu edo moldatzea da, inondik ez du eskubiderik antolakuntza propiorik egiteko. Eta are gutxiago benetazko programa aurrerakoi eta herrikoi bat planteiatzeko autonomiarik.
A.–Ezaugarri zehatzekin jarraituaz, eta praktikan bi bideak nola tajutuko liratekeen ikus dezagun oposizioak nork egingo lituzke, eta bertan euskara kontutan edukiko al litzateke?
T.E.–Kasu bietan Gasteizko gobernuak egingo lituzke oposizioak, eta oraintxe bezalaxe euskarazko lanpostutarako euskara nahitanahiezko bezala exijituko lukete. Arazoa da baskongado gobernuak ez duela horretan ere nahiko autonomiarik eta soil-soilik Madriden gestore hutsa dela.
A.–Zer plantelamendu du EEPAk estatal eta pribatuekiko?
T.E.–EEPA oraindik mugimendu berri bat da, eta ez du nahiko indarrik, edo ez du guk nahi genukeen adina indarrik, ez eskola transferituetan, ez ikastoletan, eta ez pribatuetan baina eskola transferituari dagokionez guretzat funtsezko erreibindikapena da Euskal Herriko eskola guztiak euskalduntzea. Eta horrekin batera eskoletan benetako gestio herrikoi eta demokratikoa lortzea. Eta noski, guztiz inportantea ikusten dugu Euskal Herriko eskola publiko bakarraren bidetik eskola estataleko langilegoa eta ikastoletako langilegoaren artean batasuna lortzea. Lehenik elkarlanean jarriaz, eta lehenbailehen profesional egoera berdina lortuz. Eskola pribatuaren euskaltasunak ere preokupatzen gaitu baina oraingoz ez dugu horretarako plangintza zehatzik, hain zuzen, EEPA eskola estatal eta ikastolen arteko konbergentzia bultzatu nahirik sortu delako.
A.–EEPAri burazko beldur bat ere zabaldu da zenbait gurasoren artean, hau da, ikasteletako umeen sakabanatzearena. Hortaz, ikasteletako umeak, estataletan sakabanatu eta euskaldun lineak eskola guztietan zabaldu, bai ala ez?
T.E.–Gezurrez eta maltzurkeriaz zabaltzen ari dira ikastoletako gurasoen artean horrelako susmoak, eta guk garbi utzi behar duguna horretaz hauxe da, lehenik guk ez dugula onartzen inola ere ikastoletako haurrak beste eskoletan banatzea. Guk exijitzen dugu orain ikastolak garen eskolak oraintxe bezala jarraitzea, dauden irakasle eta haur guztiekin. Beraz, ez dugu inola ere onartzen banatzea. Bestetik, euskarari dagokionez, guk exijitu dugu orain arte jarraitu dugun bidea jarraitzea eta hain zuzen adibide gisa esan beharra daukagu Santutxuko Ikastolan, erdal giro batetan txertaturik egon arren, D deritzon eredua jarraitzen dugula eta administraritzari exijitzen diogula eskola transferituekin ekiparatzen garenean errespeta dezatela orain arte jarraitu dugun bide berdin berdina.
A.–Ez al dago hortaz, ikastolak deusezteko arriskurik EEPAren bidetik?
T.E.–Hain zuzen hori da erdigezur edo semiegia bat zeren guretzat funtsezkoa bait da ikastolek beren nortasuna mantentzea eta hori lortzeko lau baldintza ipini ditugu negoziaketarako. Bat, ikastolak eskola euskaldunak Izan daitezela eta ez elebidunak. Bi gestio demokratikoaren arloan lortutako autogestio maila errespetatzea. Hiru, irakasle eta ez irakasle direnen postua ziurtatzea. Eta laugarrena patrimonioari dagokio, eta arlo horretan exijitzen dugu iadanik dauden egoerei erantzun posible eta egoki bat ematea, baina esan beharra dago alde horretatik EIKE eta EEPA berdin berdin daudela.
L. BASTIDA
26-28

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazERKIZIA1
EgileezBASTIDA1Gizartea

Azkenak
Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Eguneraketa berriak daude