"Talde Lanak Agintzen Du Elhuyar-en"


1983ko ekainaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iñaki Irazabalbeitia eta Santiago Goñi, ELHUYAR taldeko partaideei elkarrizketa
"Talde Lanak Agintzen Du Elhuyar-en"
Urteak pasa urteak etorri ez da gaur ia inor ere akordotuko duela urte batzuk slogan bilakatutako «Fisika ere euskaraz" hartaz. Ez eta ere orduko agintari batek zioenaz, ezen ezinezkoa zela euskaraz, hizkuntza hain primario batetan, horrelakogairik ikutu.
Denbora pasa, eta urrtats batzu eman dira arazoaren konponbiderako. Baina kontuz, ez dakigun gerta kimikaz euskaraz egiterik izan eta etxean eta kalean euskara galdu.
Lau textuliburu berri argitaratu ditu ELHUYAR taldeak. Hori dela eta horko partaide diren Iñaki Irazabalbeitia eta Santiago Goñirekin izan dugu ondorengo solasaldia.
"Kimika u.b.i.": couko ikasleentzat
Liburu honekin, zientzia mailan, natur zientziak kenduta, B.B.B. eta U.B.I. bete egiten dira. Ziklo bat ixten da. Matematika, fisika eta kimika beteta daude jada BUP eta COU maila horretan.
A.- Matematika, fisika, kimika...
E.- Zientzia zehatzak esaten direnak.
A.- Hori da zuen eginkizuna, bainan biologia eta?
E.- Guk hori ez dugu ikutzen...
A.- ...eta nork ikutzen du?
E.- Oraingoz inork ere ez. Zelaia libre dago nahi duena hor sartzeko.
Lanbide Heziketarako: Bi Liburu Kontabilitateaz.
E.- Liburu hauekin zeharo aldrebes. Horrekin zerbait ixten bada honekin zertxobaiti eman diogu irikiera. Kontabilitatearen mail apal apal batean zertxobait egiten hasten gara honekin.
A.- Oinarrizko kontabilitatea diozu...
E.- Bai, zera da, kontzeptu batzuk batez ere. Zer den kontu bat; zer balantze bat; zer egunkaria... Etxeko dendari batek nola eraman behar duen bere kontabilitatea, gutxigorabehera. Aktiboa, pasiboa. Hau hemen jarri, beste hau hemen...
A.- Hori kontabilitateari buruzko lehenbiziko liburu horretan. Eta bigarrenean zer?
E.- Bestearen luzamena, jarraipena edo kontinuazioa dugu, eta hemen kontatzen da, ba Espainian iharduten dira kontabilitatea eramaten plan kontable batekin, eta plan kontable horrek ditu gauza zehatzmehatz batzuk mundu guztian era berdinean kontabilitatea eramateko, eta kontabilitate bat beste batekin konparatzea ahal izateko, eta guztiori lege baten bidez seinalatzen da Espainian. Frantziak ere badu bere legea, bakoitzak berea. Orduan, liburu honetan kontatzen da plan kontable horren edukina, zehatzmehatz, kontu bakoitzak zer esan nahi duen...
A.- Bigarren libaru honen ondoren besteak etorriko dira, ezta?
E.- Bai, bai. Hau hasiera besterik ez da. Plana badago segitzeko, ze kontabilitatea berez da zientzia txiki bat, eta berehala ditu mail batzuk: oinarrizkoa, plan kontablea, gero dago elkarteen kontabilitatea... kontabilidad presupuestaria eta... Iuzatzen da asko. Piskanaka piskanaka arituko gara bide horretatikan. Bidea egina dago, zeren zientziak edozein herritan jada nahiko hedatuak baitaude. Nola egin badakigu: ez dugu ezer asmatu behar, egina dago dena: euskaraz jartzea tokatzen zaigu guri. Liburu hauek, bereziki, lanbide eskolak eskatzen duen plana segitzen dute, lanbide heziketaren programa jarraitzen dute. Lehen zikloko aurrenengoa eta bigarrengoa dira. Unibertsitatean ere erabilgarriak izango dira, ene ustez, ikasturte oso bat betetzeko lain ezbadira ere, sei ilabeteko batean ondo konpontzeko modukoak izan daitezke. Hortik aurrera zer eman? Lana badago jarraitzeko.
Unibertsitarientzat "Termodinamika Klasikoaren Oinarriak". Termodinamikazko honekin ere ziklo bat hasten da. Ziklo honen helburua da unibertsitate mailan kimika karrerarko ikasketa guztiak, epe luze batera, euskal testuaz ornitzea.
Hau da lehenengoa piskat espezializatua. Orain arte zegoena kimika orokorreko liburua zen, eta hau berdina da biologia, fisika eta kimikazko ikasleentzat. Hau ja kimikazko ikasleentzat egokitua dagoen liburua dugu. Iehenengoa. Beste bat ere prestatzen ari dira, dauden ikasle eta irakasleek aitzakirik ukan ez dezaten gai hauek euskaraz ikasteko.
A.- Leioakoek eta izango dute beraz non ikasia...
E.- Donostiakoak ere bai, eh! Ze hau ez du inork esaten bainan gu izan ginen lehenengoak gai hauek euskaraz ematen. Orain dela zortzi urte hasi ginen Luis Bandresekin mekanikazko mintegiak euskaraz egiten. Hurrengo kurtsoan elektrizitatea sartu genuen. Badago tradizioa fakultatean gaiak euskaraz egiteko, testurik gabeko tradizioa izatea! Bainan irakaslearen apunteak- eta euskaratuz moldatu izan gara... Orain berriz badute lan bat egina.
A.Terminologia aldetik eta, ze eragozpen eduki dituzue?
E.- Ez dugu eragozpenik izan zenbait kasutan ezik, ze hemen erabiltzen den terminologia kimika hiztegian agertzen da gutxigora-behera. Agertzen da edota geronek landu dugu urte hauetan nahiz eta kimika hiztegian agertu ez. Horretan ez dugu lan handirik izan.
Lana egon da moldaketa aldetik: ia 600 dira, talde lana... bi urtetako lana izan da beste hizkuntzetan dagoena gurera moldatzen eta bigarren kurtsoko programari egokitzen.
"Oraingo Ikasleek Dute Presiorik Egiten"
A.- Liburu hauek argitaratzeak erantzuten al dio alor honetan dagoen planginizaren bati? Euskal Gobernuak ba al du programaketarik eta zer ikusirik hauen argitaratzean?
E.- Nik uste gobernuak plangintza ba duela, edota prioritate batzuk ikusten dituela. Gertatzen da guk geure moduz egiten dugula, daukagun Jendearen arauera, eta har dezakegun jendearen arauera. Aurten esatebatera gobernuaren asmoa da Lanbide Heziketa bultzatzea. batez ere adar berezi batzutan: kontabilitatean adibidez. Eta guri esan ziguten ea egin duguna baino gehiago egingo genuen. Eta ezetz esan genion. Ez genuela jenderik hori egiteko. Horregatik subentzio aldetik laguntza handiagoa eskaini digute kontabilitatezko liburuentzat kimikazkoentzat baino.
A.- Zientzia karreretarako ikusi dugu badagoela zenbait liburu (eta beste zenbait prestakuntza bidean). Zergatik ez da gauza bera gertatzen Letras izeneko karreratan?
E.- Filosofia problema izaten da. Zientzia karrera bat egin dugunok askoz ere pragmatikoak izaten gara, eta nonbaiten zulo bat ikusten badugu, nahiz eta moduan oso ados ez egon, estali igiten da zuloa, eta kitto. Letraseko jendeari gertatzen zaio zuloa ikusten duela, betetzeko beharra ikusten duela, baina es da sekulan ere ausartzen hori betetzen. Bakoitzak bere teoria dauka, bere modua bakoitzak bere erara egin badakite nahi du eta, ez dira gai rebajatzeko norberaren muga horiek, punto minimotan ados jartzeko eta lan egiteko
Liburu hauek gainera ez dira sorkuntzazkoak. Teknikoak dira. Ez dira ideologia arazoak sartzen. Errazago da beraz talde lana.
A.- Ez da hori bakarrik izango... zientziatan ere ez dago liburu gehiegirik, egia esan.
E.- Azkenean, horrelako liburuak aurrera ateratzeko behar da ikasleak zirikatzea, ikasleek eskatzea, "aizu eiguzu hau" "ekarri zure apunteak itzuliko ditugu eta!".
A.- Ba al dago ordea horrelakorik
E.- Ez dago orain bost urte zegoena. Egongo da jende euskalduna, badago euskaraz ikasteko gai dena... baina presio egiteko momentuan... badirudi ez daudela; ez dute indarrik egiten. Ez dute eskatzen! Ematen badiezu ondo. baina bestela ere berdin berdin.
A.- Karrera egin nahi dute beraz, bost axola euskaraz izatea
E.- Eta euskara dakitenentzat jakina lana badagoela. Lizentziatu diren ki mikako euskaldun guztiak kolokatu dira. Eta badakite hor.
T. MANTEROLA
29-30

GaiezGizarteaientziaTaldeak
PertsonaiazIRAZABALBE1
PertsonaiazGOÑI2
EgileezMANTEROLA1Gizartea

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude