Lizarra: Haurrak Euskaraz Kalean


1983ko ekainaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Luis Gorostidi, Lizarrako ikastolako zuzendaria
Konportamentalistak Euskalduntze Lanean
Lizarra: Haurrak Euskaraz Kalean
Nabarroan dugu. Lizarrako herrian (Estella), ikastola bat. Hemen, haurren euskalduntzeari egiten diote aspaldidanik, «Portaera edo Behavioristen teorien" eskutik. Ekin eta baita lortu ere. Izarrako ikastolako haurrek, euskaraz hitzegiten dute, haien arten eta kalean.
Guk, esperientzi hau kaleratu nahian, hango Zuzendaria den JOSE LUIS GOROSTIDI elkarrizketatu dugu.
ARGIA.- Esaiguzu, Jose Luis, noiz hasi zenuten teknika honen aplikapena.
J.L. GOROSTIDI.- Duela hiru urte, gure orduko egoera aztertuz eta hartaz ANALISIS FUNTZIONAL BAT EGIN ONDOREN, gure haurren euskalduntzerako eredu koherente baten bila saiatu ginen. Eredua hautatuz, euskalduntze hau motibapen teknikaz baliatuz indartu behar genuela gogoan harturik emeki emeki aplikazio konportamentalistak pentsatzen eta eratzen arduratu ginen. Joko hau, haseran, batez ere, pertsonal eta ikasgela mailan landu genuen aurrerago jeneralizazioak lortzeko asmotan.
Gure lehenengo helburua Euskara bizitzaratzea izango zen, hau da: jolasaldian eta kalean erabiltzea, familietara eramatea (Ikasgela euskaldundu, jolasaldia, Ikastolako bazterrak, kalea familia irabazi). Hor erreko genituen gure lehenengo indar bizienak. Egun, egituren hobetze kanpainak eta lexiko kanpainak eratzen ari gara.
Hau lortzeko, batez ere, bizitza inplikapenak erabiliko ditugu (ilusioa, emozioa, jolasen mundu sinbolikoa).
A.- Zuentzat, beraz, euskara erre forzatu behar den portaera bat da. Nola egiten duzue hau?
J.L.G.- Erreforzatu bai, baina erreforzaketa hori SISTEMATIKOKl aplikatuz. Honela, Ikastolan erabiltzen ditugun ekintza erakargarri guztiak eta imajinazioz asmatutakoak, estrukturatuz, Euskararen zerbitzuan ipiniko.
Lehenetik ikasle guztien euskalduntzeaz konprometituko da irakaslegoa. Ikasgeletako "Errepublika independiente" konzeptua baztertu eta joko unitarioak sortzen saiatuko gara. Honekin batera ikasleen PROTAGONISMOA bultzatu eta lagunduko dugu (hau benetan efektiboa). Aurrekoa argi izanik Euskaraz egite portaera kondizionatzen joango gara:
- Sugestioaren bidez, egoera lasai eta erlaxagarri batez baliatuz, finkatzen...
- Estimulu neutroak Euskararen alde kondizionatuz (Txapak, e.a.)
- Programa operanteak erabiltzen ditugunean nazkagarri bihurtu baino lehen berriak proposatuz. Euskarari buruzko zaletasuna lantzeko ekintza motibatzaileak kateaturik erabiko ditugu.
- Gure kasuan ikasleen arteko imitapena funtseskoa denez, nagusien protagonismoa txikiak euskalduntzen ipiniko dugu. Txikien lantze honekin batera, nagusien kontzientzi maila handitzen doa.
- Eta gurekin Euskal Telebista izango bagenu...
A.- Adibide batzuk jarri beharko dizkiguzu, hobeki ulertzeko.
J.L.G.- Teknika hauetaz zenbait exenplu:
- Berri onak eman (Eskutitzak, telegramak, bisitak...)
–Txapak (Euskal inbestidura, lehenengo mailan, "Euskalerrian Euskaraz txaparekin").
Estimulu hauek kondizionatuz "Euskaraz egite" portaera ikasleengan mantentzeko erabiltzen ditugu.
- Txikien jolasaldian nagusiek aktiboki parte hartzea.
- Nagusiek asmatzen dituzten antzerkitxoak txikiei azaltzea.
- Hormairudiak (Gramatikal erruak lantzeko eta mentalizapena bultzatzeko).
– Euskara Herrira ordu batez (Ikasleak taldetan banaturik herriko puntu ezberdinetan zabaldu euskaraz jolasteko).
- Jolas Kanpaina orokorrak (Txartel kanpainak).
– Espien kanpainak: ... D'ARTA KAN.
- Oporretan euskaraz.
– Hobetze kanpainak:
Egitura okerrak konpontzen
Esaera zaharrak sortzen
Lexiko berria sortzen...
- Beste ikastolekin harremanetan.
–Asteburu pasa Zerainen.
- Udalekuak.
–Euskararen eguna ospatu.
–Gurasoen estimulapena.
Eten gabe, motibapen joko eta teknikak erabiliz, apurka, gradualki, giro bat lortzen da. Berez ingurua euskalduntzen da. Horrela errazago izango da Euskara, ikasgeletan lantzea, euskararen aurkako aberbalizazio, gutxiago entzuten dira.
A.- Ez ote da haurren «kokoa jeteko» era "zientifiko", bat
J.L.G.- Jakinean ala ezjakinean gizarte edo mikrogizartean eraginez gure portaerak kondizionatuz doaz. Hau gogoan ez edukitzea soilkeri hutsa iruditzen zaigu.
Guri tokatzen zaigunez, erdaldun interesen aldeko benetako kokoa jate prozesuan protagonistak izatearen ordez, nahiago dugu euskalduntzerako aipatu duzun,"buru jate" hori bultzatzen saiatu. Erdal indar kondizionatzaileak gure gainean izanik ez dugu zalantzetan ibiltzeko astirik. Nagusien "rollo mentalak", eta extrapolazio merkeak alde batetara utziz, txikiei, ikasleei interesatzen zaiena eskeintzen arduratuko gara: frustazioak, traumak eta horrelako hitz boren estrukturaketan parte hartzen joango dira. Laister ikasiko dute zer ikusi handia dutela alboan gertatzen diren gauzetan. Azken orduan ikasle automotibutuak, autokontrolatuak eta autoerreforzatuak lortzen saiatuko gara (Hortara doaz erabiltzen ditugun "protagonismo teknikak").
A.- Konportamentalistek, gutxi izateaz aparte, ez duzue fama onik Euskal Herrian.
J.L.G.- Gutxi??? Praktikan denak dira, konduktualistak, deitzen garenok gutxi, egitan. Ulergarria da ukapen hau historian zehar herriak menpean mantentzeko mandutarien kontrol teknikak aztertzen baditugu. Honelakoak, Euskal Herrian franko izan ditugu.
Zigorra, beldurra, errefuerzo negatiboa... nagusi izan den tokian guztiz normala iruditzen zalgu konduktualismoaren aurkako jarrerak zabaltzea.
Kondizionamendu historiko asko jasan behar izan dugu (pekatua, buruzagiei idolatria, apaltasuna, sexu tabuak eta beste mila)., Berez, egun ezkondizionatze prozesuarekin batera kondizionamendu berrien jasokuntzan ari gara (askatasun jokabideak...). Konportamental teknikak, instrumentuak besterik ez dira; zertarako eta nola erabiliko dugun litzateke eztabaidagarria.
A.- Zein eredu linguistiko hartu duzue eta zergaitik?
J.L.G.- Eredu batekin identifikatuko bagina "D", delako horrekin, noski. Besterik, burutik ere ez zaigu igarotzen.
Hala ere beti esan dugu "D", eredua minimo profesional bat dela eta "J" ereduarekin (Jo eta Ke) batera erabili behar dugula. Zaletasuna, motibapena eta profesionaltasuna elkarloturik eraman behar ditugu; berez, teknika konportamentalistak aplikatuz behar bada.
Erdal giroetan bizi diren ikasleek lehenbaitlehen ikasi eta ikusi, sentitu eta Euskara instrumento erabilgarria eta aproposa dela. Ingurua erdalduna bada, bertan euskaraz eginez euskaldunduntzen, aidatzen eta kondizionatzen joango gara.
Bestalde, kondizionamendu jator bat sortzeko identifikazio arazoa sakonki kontrolatu behar dugu; betez ere beheko adinetan.
Lizarran, guraso, kale eta telebista erdaldunekin zeharo kaltegarria iruditzen zaigu Euskara eta Gaztelania nahasi mahasian azaltzea. Haseran Ikastola eta ikasgela gure haurren euskararen inguru fisiko bakarra dugu eta ezin dugu hor kontradikziorik sortu aurrerago Euskara pertsona eta toki baten bidez kondizionatuz jasotzeko.
Honekin ez dugu nahi esan azken baldintza hau ezinbestekoa denik "Euskara irakasteko", baina ba, noski, Euskara bizitzaratzeko, Euskaraz bizitzeko.
A.- Nola ikusten duzue Nafarroako ikastolen etorkizuna, eta noski zuen etorkizuna?
J. L.G.- Gaurko egoera politika ikusiz nahiko pesimistak gaudela esango nuke. Administrazio mailan ez dugu laguntza handirik ez eta "fans" gehiegirik. Horko askorentzat pedagogi arloan afizionatuak besterik ez gara:
- Andereño - irakasleen kalitatea eta profesionaltasuna zalantzan ipiniz.
–Politika edo ideologi alderdikeroak sartzea omen dela gure helbururik nagusiena esanez.
- Euskara besterik (eta askotan hori ere ez ongi) ez omen dugu irakasten baieztatuz.
Honekin batera, gaurko ekonomi politika mantenduz, diru oxigenoa eskastuz, Ikastola txikiak pikutara joateko zorian daudela esan beharra. Ikusten denez ez digute nahi eman behar den beste dirurik ez eta konfidantzarik Nafarroako Ikastolak eta hauekin Euskara bultzatzeko.
Hala ere etorriko zaigu eguna: erne gaude instituzionalizaketaren gorabeherak noiz eta nola izango diren zai. Hor ere gure beldurrak ditugu, Euskara eta Euskalduntzeari dagozkionak batipat.
- Zein inzidentzia izango duen erdaldun giroetan gauden Ikastoletan egiten ari diren "mapa soziolinguistiko" horrek. Zeintzu linguitiko ereduak inposatuko dizkiguten. Nortzuk izango diren gure orientatzaile jakintsuak; zeintzuk psikopedagogo bulegari ospetsuak, experientzi extrapolatzaile bizkorrak...
Zer Lizarrako etorkizunari buruz? Betikoa: gure infraestruktura eta diru arazoak konpondu edo konpontzeko bidean jarri ezkero eta gaurko gure joko pedagogiko eta linguistiko sakondu, hobetu eta mantenduz zihur bidean izan ondoren begi alai eta zabalekin itxaroko genuke etorkizuna.
JOSU
22-25

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazGOROSTIDI2

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude