Ibai Baten Defentsan, Biziaren Alde


1983ko ekainaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Urumea Ibaiaren Defentsarako Batzordeari elkarrizketa
«Urumea Ibaiaren 2. Jaitsiera» Datorren Asteburuan
Ibai Baten Defentsan, Biziaren Alde
Nork ez du nabaritu marea behean dagoela Urumea aldamenetik pasatzean halako kirats josanezin bat? Guztiok izan dugu, behintzat, horren inguruan txisteak botatzeko aukera. Halere, horrelako gaietan, turisten garaiak pasa ala zerbait egiteko beharra egoten da beti. Hori da hain zuzen «Urumea ibaiaren Defentsarako Batzordea» egiten hasi dena, eta horretarako antolatu du aurten ere –joan den urtean hasitako experientziari jarraipena emanez– Ereñozuko zubitik Donostiako zubietaraino ontzitan jaisteko ekintza. Hilaren 18.eta 19. egunetan izango da, eta aitortu behar dizuegu ondoren doakizuen elkarrizketa egin eta gero gogo biziak sartu zaizkigula baltsa bat egin eta bertara joateko. Ea zenbat biltzen garen!
Ateak Edonorentzat Zabalik
ARGIA - "Urumea ibaiaren Defentsarako Batzordea" hori noiz sortu zen argituz has zaitezkete, eta bide batez nortzu zarete horrexen partaide,,
BATZORDEA.- Sortu, joan den urteko haseran sortu zen, beste herrialdeetako zenbait ibairekin egindako experientzia kontutan hartuta. Hor dago Arga-rekin izandakoa, esate baterako. Haseratik beretik argi eta garbi utzi nahi dugu sartu nahi duen edonorentzat zabalik daudela Batzorde honetako ateak. Izan ere, bileretarako deialdiak prentsa bidez egiten ditugu. Gaur egun, eta pertsona independienteez gain, Donostiako Ekologisten Batzarra, Hernaniko Antinuklear eta Ekologi Batzordea, eta Euskal Eskaut Elkartea dira Batzordean parte hartzen dutenak. Baina esan dugun bezala, beste edonoren parte hartzea gustora aski jasoko genuke.
A - Datorren astebururako antolatu duzuen "2 jaitsiera'' horren ibitartez zer lotu nahi duzue?
B.- Lehenik, atentzioa deitu, nolabait guztiz ahantzita dagoen ibai horretaz jendea eta instituzioak ohartarazi. Hain zuzen ere, badirudi inork ez duela kontutan hartu nahi (ez erakunde publikoek, ez hiri eta herritako biztanleek) ibaia hiltzen ari zaigula, eta bertako ura hondakinak itsasoraino eramateko bide bat bezala besterik ez dute ikusten. Iaz antolatu eta burutu genuen jaitsierak ibai horrekin berarekin kontaktutan jartzeko balio zigun, Urumea gertuagotik ezagutzeko.
Kontzientziakoa Eta Salaketa, Bi Bide Nagusi
A- Zuen Batzorde horren helburua urteroko jaitsiera hori prestatzea besterik ez al da?
B.– Ez, inondik ere ez. Pasa den lehen urte honetan, egia esateko, ia horretara bakarrik mugatu gara... badakizu haserako pausuak izaten dira zailenak, eta nobatadak pagatu egin behar dira. Baina hemendik aurrera gure eremua zabaldu nahi genuke, bistan da, eta ibaiaren erabateko garbiketaren erreibindikazioari jarraipen luze eta global bat eman nahi genioke, alegia.
A- Eta zeintzu dira horretarako pausu konkretuak?
B.- Zehazki, kontzientziazio kanpaina bat prestatua daukagu jadanik, ibaiaren egoera gogorki eta publikoki salatuz. Alde horretatik era askotako ekintzak pentsatu ditugu, hitzaldiak, diapositiba projekzioak, argazki erakusketa mugikorra, aldizkari informatiboa, etabar... Gure asmotan badago ere erakunde publikoak astindu eta presionatzeko asmo sendoa beren erantzunkizunak bete ditzaten, erakunde pribatuak ere gure salakuntzen jopuntuak izango direlarik.
Erakunde Publiko Guztiek Dute Erantzun Behar
A- Nortzu dira, zuen eritzirako, ibaiaren egoera negargarri horren errudunak?
B.- Begibistakoa da ibaia hondakinez kutsatzen dutenak enpresa pribatuak direla, batere problemarik gabe ura hil eta ibaia zabortegi bihurtuz. Hari berdinetik, aipagarria da ere zentrale hidroelektrikoen papera, urteko sasoi gehienetan Urumea ibaia urik gabe uzten bait dute tarte handi batetan.
Erakunde publikoen erantzunkizuna ere hortxe dago, ageri agerian, eta hor sartu behar genituzke udaletxeak alde batetatik (alkantariletako sareak direla medio), Uretako Komisaria bestetik (izkutuan gordetzen bait ditu publikoan agertu gabe ibaierako isurketetan dauden okerrak). SEFOCONA izenekoa ere (lehen ICONA zena), eta -nola ez–Eusko Jaurlaritza eta Diputazioa (kolektorea bukatu gabe eukitzeagatik) Ikusten duzunez zerrenda luzea, zeren egia esan ia inor ez dago Urumeaz ardurarik hartu duenik eszepziorik gabe esan daiteke erakunde guztiak problemarik ez balego bezala ari direla jokatzen eta hartzen dituzten iniziatibak ondoriorik gabekoak direla.
A.- Ibaierako bijilantzia modurik ez dago, beraz...
B.- Ez, gezurra dirudi gizartean orokorki seguritaterako hainbat eta hainbat modu berri sortzen ari direnean, pertsona bakar butere ez egotea Urumea ibaiaren zaintzeko.
Dauden Lgeak Ez Dira Aplikatzen
A.- Ez al dago legerik gai honi buruz?
B.- Egon badago, eta dagoeneko onartuak dauden legeekin baliteke Urumearen zaintze eta berreskuratzerako egin daitezkeen ekintza guztiak babestu eta bultzatu ahal izatea, baina lege horiek ez dira sekula betetzen Hortxe dago koxka. Hala eta guztiz ere, guk garbi daukagu lege horiek aldatu beharra dagoela, ahalik eta gehiena hobetuz. Alde horretatik, interesgarria da Kodigo Penal berrian sartu den "delito ecológico", deritzona, milioi bateko multak jartzea posibilitatzen duena. Guretzat ebidentea da gaur eguneko legek ez direla aski problema erabat konpontzeko, baina epe motzera daudenak betetzea baino ez dugu eskatzen.
A.– Zenbatekoa izango litzateke ibaia sanotzeak suposatzen duen kostua?
B.– Sozialki hain rentablea den prozesu horretan badirudi arazoa diruarekin sortzen dela, eta gure ustez ekonomikoki ere rentablea izan daiteke birziklaketa eta depuraketazko sistema egoki batzuren bidez. Esate batera, Zikuñagako papelera isurketa likidoetarako emandako konponbidea aplikatzen hasi berria dago, eta ondorioak positiboak izan dira dudarik gabe.
Kolektoreari dagokionez, Urumea osorako planifikatua zegoena ehundik hamar (% 10) besterik ez dute burutu, eta zati horretatik bakarrik neurri batetan erabilia dago. 1962 urterako projektaturik zegoen eta oraindik egin gabe dagoen zati hori Epeleko parajeraino iritsiko litzateke, eta bere kostua 30 milioikoa izango litzateke, gutxi gorabehera. Problema ez da ikerketak behin eta berriz enkargu hartzea, aplika duitezkeenak aukeratu eta beraiek aplikatzea baizik.
Kainoiak Eta Gurinaren Arteko Problema
A.– Norbaitek pentsa dezake diru asko dela, ordea, eta krisia gora eta krisia behera...
B.– Guzti horretan, kainoiak eta gurinaren arteko problema dago Krisi ekonomikoa aipatzen da behin eta birritan, eta ez dela horretan ezer egiten, baina ondoreo horiek berek harriduraren mugetaraino eramaten zaituzte defentsa kontutan ikaragarrizko plan marabiloso eta garestiak asmatuz: FACA plana, ZEN plana ( 14.000 milioi)... Esan beharrik ez dago horren zati txiki batekin aski litzatekeela honelako problema ekologikoak konpondu ahal izateko.
A.– Erakunde publikoak enpresa pribatuei kutsaduraren kontrako neurriak eskatzen gogor hasten bazaizkie, norbaltek agian pentsa dezake horrek berria den hondakin-iturria. lagabezia areagotu dezakeela. Nola ikusten duzue hori?
B.- Gorago aipatu dugu honelako sistemen rentabilitate sozial eta ekonomikoaz, eta ondorioz lanpostuak sortzeko izan dezaketen balioaz ere. Kolektorea eraikitzeko eta depuradoreak instalatzeko egin beharreko inbertsio publikoaren bidez, garbi dago lanpostuak sor daitezkeela helburu sozial positiboago baten barnean enmarkatuz.
A.–Bukatzeko, kuriositatezko galdera bat. Ematen du Donostiak baduela halako txukuntasun itxura bat edo antzeko zerbait. Teorian behintzat hain dotorea den hiri batetan nola explika dalteke Urumea horrelako zakar zuloa dejeneratzen uztea?
B.- Ikusgarria da hori. benetan ikusgarria. Izan ere, behin eta berriz ipini nahi digute Donostia garbiketa ereduaren imajina bezala, eta egia tristea da paperak lurrean egoteagatik edota txakurrek kalean kaka egiteagatik protesta egiten duen hiria ibaia hiltzen uzten ari dela. Donostiarrek Urumea ibaitik hiru zubiak eta Frantziako Pasealekua baino ez dute ezagutzen. Horren aurrean, herriaren presiobideak sortu behar ditugu eta, horren bitartez, erakunde publikoen jarrera sendo bat eragin, hori bait da gure eritziz Urumearen destinoa aldatzeko bide bakarra. Ea egunen batetan bistako kloaka bat izan beharrean, bizitzeko eta ongi pasatzeko ibai bat lortzen dugun.
ERROTARRIA

Urumea ibaia urik gabe, zentrale elektrikoek janda
"Cervezas El León" fabrika, zabaldu berria den hondakin-iturria.
16-17

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEkologia
EgileezERROTAERRI1Gizartea

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude