«Jolasean». Harreman Askoren Azpikoi Gezurra


1983ko ekainaren 05ean
Joxean Sagastizabal idazleari elkarrizketa
Joxean Sagastizabalekin Hizketan
«Jolasean». Harreman Askoren Azpikoi Gezurra
Arestian agertu da aldizkari honetan; "Jolasean" libaruaz eginiko komentarioa, dena den eta hura osatuz, Joxean Sagastizabalekin izan dugu ondorengo elkarrizketa hau, liburuari buruz, honen asmoak, eritziak, historia... hobeki ezagutzeko.
Elkarrizketa hau komentarioaren osagarri bezala hartu behar dugu beraz, halere badago komentarioun nik gaizki jarri nuen ohar bat eta Joxeanek zuzendu didana, hitz jatea galderetan bakarrik ematen dela alegia.
Hemen daukazue beraz, liburu interesgarri honen egilearen hitza.
A.– Joxean, orain esaten badizute zure liburu hau dagoeneko, kalean bi aste bakarrik daramatzalarik, komentarioak sortzen ari dela, zuk zer esango zenuke?, zer suposatzen du horrek zuretzat?
- Asko komentatzen bada, poztuko naiz: horrek esan nahi du nolabaiteko interesa sortu duela jendearengan. Nik egia esan, HABEko lankideen komentarioak besterik ez dut entzun, baina zer hitzeginik ematen badu oso ondo iruditzen zait.
Batez ere, pentsatzen dut, jendeak erotismoaren roilo horrekin ihardungo duela.
A.–Zergatik jarri diozu "Jolasean" izenburua?
–Esplikazio luze samarra behar du. Jolasteko era ezberdinak nahasten dira, alde batetik ba sexualitatea askorentzat joku bat dela, bestalde sakonera sartuaz, bizitza nolabaiteko joku bat da, joku tristea kasu honetan eta gero nire pertsonaje horiek elkar maitatzera jokatzen dute, sexualitatearen jokua aparte utzita ere elkar maitatzera jokatzen dute eta hori beste joku mota bat da, kasu honetan gezurrezkoa.
Sexualitatea egia da, beti egia da; ez dakit ulertzen den. Ni enroilatzen naiz zurekin eta hori egia da, gero jendea enroilatzen da eta esaten dizu "nik maite zaitut", eta hori askotan ez da egia, baina esan egiten da.
A.– Liburuan bedaude hainbat gei, maitasunarena, bizitzaren ikuspuntuak... eta horregatik esan dizut zergatik hartu duzun "Jolasean", hau.
–Bai, jolas mota ezberdinetako nahasketa da liburua.
A.– Liburuan adierazi nahi duzuna hori litzateke, ez? Bizitza jolas bat dela, maltasun askotan ere...
–Liburuarekin adierazi nahi dudana... Iiburuarekin gauza asko adierazi nahi dut.
A.– Garrantzitsuena edo?
- Nik esango nuke... nolabaiteko gezur bat. Horren azpian datzan gezur bat. Pertsonaje horiek elkar maitatzera jolasten dute eta hori azkenean gezurra da, ez dute elkar maitatzen, elkar erakartzen dute eta besterik ez. Eta jendeak askotan egiten du pertsona bat ezagutu eta bigarren egunerako esaten dio asko maite duela eta hori ezinezkoa da. Pertsona bat maitatzeko denbora behar da eta horregatik jarri dut bukaera. Nolabaiteko kontradizio handi bat dago, ematen du horien arteko batasuna sendotzen ari dela eta hor ez dago inongo oinarri sendorik, edozein tontokeriagatik haserretu eta separatu egiten dira. Hori litzateke nolabait guretako askoren harremanen azpian dagoen gezur handi bat.
A.– Ez duzu uste zuk, nolabaiteko etsipenezko mezua dariozula liburu honetatik?
- Baietz iruditzen zait, baina hori dario nik idatzitako guztiari, publikoak hau bakarrik ezagutzen du.
A.– Liburuan hiru historia daude, Karmelo-Soledad, Jone-Ernesto, eta hiru hauen arteko harremana. Erakartze hori ere, hiru adibide nahiko ezberdinetan agertzen da. Hori apropos dago jarrita?
– Ez, hori idatzi nuenean ez nuen pentsatzen nik muturretako gauzak idaztea, ikusi beharko genuke noraino diren gauza horiek egia, nik ez dizut zeintzuk esango, baina gauza asko egia dira eta orduan ez nituen moldatu, ziren bezala daude.
A.– Gala aldatuz, Cafe Iruña irabazi zenuenean hau liburu erotikoa zela esan zuten eta orain saltsa batetan sartzen gara, izan ere ez dago batere garbi erotiko eta pornografikoaren arteko muga.
Hemen liburuan, badaude une batzutan, harremanak beren gailurrera iristen ari direnean, bapateko korteak; puntu suspensiboak. Zergatik?, ez duelako gehiago sakondu nahi horretan edo zer? -Zuri iruditzen zaizu eskena erotikoak behar baino gutxiago deskribitzen ditudala?
A.–Ez, baina ez dituzula osorik deskribitzen.
.–Nahiko dela iruditzen zait, harreman sexual horiek nondik doazen apuntatzen dut, gatxigorabehera zer egiten duten. Ez zait iruditzen gehiago sakondu behar denik; bideratu egiten dut.
A.– Bukatzeko estiloarekin sartuaz, elkarrizketa ageri da nagusi, nola hori?
- Nahi baduzu historia guztia kontatuko dizut eta hobeto ulertuko didazu. Historia hau da, nire lagun gehienak Urrestildarrak direla, Azpeiti ondokoak, jende hori ezagutu eta bertako euskara ikasten hasi nintzen; horiek beti hikaz egiten zidaten eta orduan ni hasi nintzen erlato bat idazten, elkarrizketa hutsez egindako erlato bat. Personajeak Urrestilako hika egin zezaten, nik praktikatzeko. Horiei zer hitzeginik emateko nire roiloak ateratzen joan nintzen eta konturako gabe ia, orriak eta orriak idazten nituen; gero konturako nintzen orrien arteko nolabaiteko batasun bat zegoela, hortik nobela antzeko bat ateratzen zela, eta lotu, narratiba piska bat sartu, beste elemento batzu gehitu, noski, eta atera zen "Jolasean" orain dena; gipuzkeraz idatzi ta gero batuara pasa nuen. Hori da gutxigorabebera historia ta horrela esplikatzen da ere aditz laguntzailea ez erabiltze hori; hori egiten da hain zuzen Urrestillan. Galderak egiteko oso gutxitan jartzen dituzte aditz laguntzaileak.
Nik beti galderetan kendu dut eta Urola aldeko ez den batentzat arraroa egingo da; hain zuzen ere euskaltegian Urrestildar bat eta azpeitiar bat daude eta horiei ez zitzaien batere arraroa egin, beste guztiei bai. Eta nik neuk gaur egun horrela hitzegiten dut, "ez iruditzen?", "gustatzen?", "nahi?"
Azkenik eta gure aldetik ohartxo bat, komentarioan aipatzeke utzita hain zuzen; liburu honetan egilea hizkuntza kolokial bat erabiltzen saiatu dela eta gure ustez ongi lortu duela bere asmo hori ere. "Aparatoa" kendu ondorengo aipamen guzti horietako bat hau zen, eta horrela denez gero hemen doa.
Xabier ETXANIZ
34-35

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSAGASTIZAB2
PertsonaiazSAGASTIZAB2
EgileezETXANIZ3Kultura

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude