Ernest Mandel Kapitalismoaren Getari, Sozialismoaren Aintzindari


1983ko maiatzaren 01an
Ernest Mandel-i elkarrizketa

Ernest Mandel Kapitalismoaren Getari, Sozialismoaren Aintzindari
Quebec-etik Pariserako bidean, geldiunetxo bat Bilbon. Eguerdian iritsi, bazkari arina. Lauretan, mintegia. Irakasle-politikoz inguraturik: krisia gora eta behera, langile sindikatuak, berdeak, gorriak, arrosak. Bukatu eta presaka hitzaldira: zazpiak. Bostehun inguru entzule gazte-oso-gazte, marxismoaren gaurkotasunaz ikasgaihitzaldi-mitina. Aforia. politiko-ezagun-hurbilak. Kongresuak, bilerak, zer doan ondo, zer ez hain... Lotara. Goiz goizetik Pariserako bidean.
Ernest Mandel. Hirurogei urtetik gorako begi argi-garden-artegak. Laugarren Internazional Trostkistaren buruzagia. Borrokari marxista batez ere. Baina ekonomilari konsakratua ere bai. Bruselas ko Unibertsitatean. Hirurogei urtetan planteiatu eta esperimentatu, landu eta erantzuniko galderak, bere liburu ezagunetan, eta batzu hemen ere bilduak.
"Balorearen teoria" marxistaren gaurkotasuna da sortzen den galdera. Eta ekonomiaren arloan buruz belarri murgilduz, halako erantzun zabala azaltzen digu:
Balorearen teoria marxista, tresna oso baliagarria da gaur ere, ekonomia kapitalistaren azterketa egiterakoan. Analisi kuantitatibista hutsek ezin dute ekonomiaren bilakaeraren zergatia zehatzik eman. Adibidez, nekazaritzako produktuek industriakoekin gonbaratuz, ezagutu duten depreziazioaren sakonean, nekazaritzan lan-baloreak jasan duen beherakada dugu: ezin da hori bestela ulertu.
Balorean teoria beharrezkoa dugu, ez bakarrik ekonomia kapitalistaren diagnostiko zuzena egiteko; bai eta URSS, Txina eta halako "transiziozko gizarteen", analisia egiteko ere.
Bestalde, eta gaur teoria hau baztertu nahi dutenen artean, ba da bestelako asmorik ere. Giro kultural eta intelektuala aldaketa sakonean aurkitzen dugu azken bost urteotan, Mendebalde osoan, baina, batez ere, Frantzia eta Ingalaterran. Marxismoaren eta pentsamendu liberal-ilustratuaren kritika eta baztertzearen eskutik, mugimendu atzerakoiak indarberrituz doaz, ideia elitista eta aristokrazialea ugalduz.
Krisiaren Eragina Nonnahl
Adierazgarria da oso, uhin hau krisi ekonomiko-sozialarekin batera ematea. Krisi horretan datza ideia zahar hauen berragertzearen arrazoia. Pobretze-politika justifikatu nahi dute, eta langileen lepora bota krisiaren ondorio beltzen errua; langabezirik bada, langileok errudun, soldata igoera handiegitara behartzen baitute; soldatak jeitsiko balira ez legoke halako arazorik.
Argudio hauek erabiltzen dira paktu-politikaren oinarrizko filosofia bezala. Ekonomia mailan, burgesiak nolako arazoak dituen, halako ideiak zabaltzen ditu ideologia eta filosofiaren mailan ere; azken maila hauek bestearen eragin zuzena baitute. Balorearen teoria gaur baztertzeak, burgesiak nahi dituen adinako azterketak egitera garamatza.
Eta krisialdi honetatik nola irten? –Bota genion zuzen zuzenean–.
Egia da, oraingo krisialdian ere, lehengoetan eman ziren bi ezaugarriak present ditugula: kapitalen gainakumulazioa eta gainprodukzioa.
Marxek berak kapitalismoaren ziklo jaiskor-zabaldorren berri zehatza eskaini zigun. Orain, zenbait teorikok, krisialditik ziklo zabalkor edo expansionistara pasatzea automatikoki gertatuko dela sinisterazi nahi digu. Kapitalismoak pausu hori emateko berezko baliabideak dituela, "autoerregulatzeko" ahalmena. Jakina, hau egia balitz burgesiak ez luke boterea arriskuan ikusteko beldurrik.
Baina ez da horrela. Ezaguna da kapitalismoak krisialditik irteteko akumulazio-modu berriaren beharra duela. Baina, modu hori ezin du automatikoki lortu; ez da berez datorren gauza.
Historiari begirada bat emanik, 1929-30 urteetako krisialdia gainditzeko, prezio astuna ordaindu behar izan zuen Ipar-Amerikako burgesiak: Langile mugimenduaren sendatzea eta sindikatuen hedakuntza, alegia.
Oraingo honetan ere, krisi honetatik ziklo berrira daraman bidean, borroka sozialak gerrak eta, agian, iraultzak ere bitarteko izango zira.
Sortu Eta Sortzen Diren Mugimendu Berriak
Ekonomia gaiak utzirik, organizazio eta politika arazoetara gatoz: Langile partidu tradizionalak, mugimendu autonomoak,... Gaur egun, langile partiduen egoerak krisialdi serio bat ezagutzen diharduela ematen du. Partidu handiak erreformismoa eta sozialdemokraziaren jokoan murgiltzen dira Europa osoan. Ordea, langile partiduak alde batera utzita, urte hauetan badugu mugimendu sozial ugarien agerpena eta garrantzi hartzea. Eta bai Alemanian eta beste Estatu batzuetan ere "Partidu Berde"en agerpena. Hortaz, zer?
Lehenengo eta behin, bereiz ditzagun batetik, mugimendu sozial autonomoak: emakumearen liberazioaren aldekoak, gazteenak, antinuklearrak, bakezaleak, etab.
Bestetik, "Berdeak", batez ere Alemanian.
Lehenbizikoak betidaniko langileen mugimenduen hutsune handi bat betetzeko agertu dira, jar dezagun adibide argi bat: Dohainiko abortoaren aldeko borroka egungo mundu kapitalistako erreibindikazio garrantzizko bat dugu. Eta zein izan da orain arte eskubide hau erreibindikatu duen langile partidua, edo sindikatua? Bat ere ez.
Egoera honetan, nahitaezkoa da giza mugimendu autonomoaren sortzea: ekologistak, ikasleak, zapalduta dauden gutxiengo nazionalen aldekoak... Bakarrik exenplu bat dugu kontrako, eta ez da zuen gustokoa izango seguruen: Poloniako Solidarnosk; honek, Poloniako mugimendu autonomo guztiak irentsi ditu; emakumeak zein ikasleak, Solidarnosken sartu dira beren problemak konpontzeko laguntasun bila. Azken batean, hamar milioi langile duen sindikatua da eta.
Mendebaldeko mugimendu autonomoak aurrezaleak ditugu funtsean, eta langile antolakunde handiak zenbait jarrera aldatzera behartzen ditu. Esaterako, Belgikan, sindikazio maila garaiko estatuan, egunotan presio handi bat ikusi dugu sindikatu orotan (katolikoan ere) emakumeen eskakizunen alde, abortoarena barne.
Eta bigarren kasuan, "Partidu Berde"ena alegia, lehenengo eta behin ikusi behar ze diferentzia dagoen giza mugimendu eta partidu politiko baten artean. Giza mugimenduak "helburu bakarreko"mugimenduak dira; gizarteko sektore zehatz eta automugatu batetara zuzentzen dira; alegia, ekologistak ez dira arduratzen lantegietako barne antolamenduaz; ez eta ikasleak abortoaz; abortoaren aldekoak bere aldetik, ez dira kanpo-politikaz arduratzen etab.
Partidu politiko batek aldiz, dena osotasunean planteiatu behar du. Eta partidu politikoan ez da "interklasismoa", sartzen.
Interklasismoa posiblea da bonba nuklearren kontra aritzeko baina gizartearen planteiamendu oso bat egiterakoan, ez du zentzurik. Ezina da jarrera interklasista, politika ekonomikoaz, prezioetaz, politika monetarioaz... hor klase interes funtsezkoak kontrajartzen dira.
Horregatik, ez dut ezagutzen arazo hau konpondu duen "Partidu berde"rik. Alemaniakoek esate baterako, polemika gogor bat dute langabezia, lanaren gogorkeria, eta lan astearen murriztea dela eta.
Langile Mugimendua Errekuperatze Bidean
Langabezia aipatu duzu oraingoan, gure herrian eta Europa osoan dagoen arazo latzena seguruen. Nola ikusten duzu?
Grabea iruditzen zait oso, eta gazteen kasuan batez ere: lehen enplegua izan ez dutenen kasuan. Egun, gazteek beldur gehiago diote egoera horri gerra nuklear bati baino.
Laburki emanda, hiru jarrera daude langabeziaren aurrean Mendebaldeko Europan:
Lehena, burgesia txikiarena: enpresen txikitzca, komuna txikien produkzioa eta kontsumoaren modelo berri bat.
Bigarrena, pro-kapitalista: langabeziaren kontra agertzen dira, lan astea gutxituz, bainan era berean langileen soldatak ere gogorki gutxituz.
Eta hirugarrena, ezkerraren jarrera klasikoa da, guk ere defendatzen duguna: lan astearen murrizteari bai, baina soldaten gutxitzeari ez.
Eta etorkizuna epe laburrera aztertuz, zer nolako egoera ikusten diezu mugimendu ezkertiarrei?
Ezker muturreko partiduek Dinamarkan %10 eko indarra dute elektoralki; Italian %6 eta 4 ren artekoa; Espainian ez dut egoera ezagutzen, baina antzekoa dateke.
Egia da Franzian ezker muturrari botua ematen dion jendea eta Alemaniako "Berde"ei ematen diena, ez dela jende bera; Alemaniako "Partidu Berde"an buruak ex-maoistak direnean, hautaleak langileak dira, ia guztiz. Bestalde, beste lurraldeetan burges txikiak direnean hautale diferenteak ditugu, noski.
Mundu mailan, langile mugimenduen errekuperatze prozesu argi bat dakusat. Gainera, Hirugarren Internazionalaren garaitik hona ikusi ez den neurrikoa. Noski, kontinente bakoitzean ezberdinki bilakatzen da: Brasilen Lanaren Partidua, Bolivian eta Mexikon ezker muturraren indartzea, Estatu Batuetan eta Kanadan langile mugimenduen sendatzea, Polonia, Txina eta Europako mugimenduak aipatu gabe.
Eta sozial demokrazink Europan azken garaian ezagutu duen gorakadez?
Sarritan, marxismoaren akats edo erruetan bilatu nahi izan da sozialdemokrazia fenomenoaren arrazoia: baina arrazoi hori ez da maila ideologiko-politikoan bilatu behar. Horren sustraiek oinarri materiala dute: talde burokratizatuen sorrera langileen mugimenduan eta talde hoiek dituzten interes bereziak. Eta hauek ez datoz langileriarekin bat, bistan da. Politika sozial-demokrata langileburokrazia horren interesen politika da.

Argazkiak eta Hitzak: KARMELO LANDA
ANTTON AZKARGORTA
4-6

GaiezGizarteaIdeologiakMarxismoa
GaiezEkonomiaBesteak
PertsonaiazMANDEL1
EgileezLANDA3Gizartea
EgileezAZKARGORTA1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude