Antzerkia Haurrekin Muntatu, Beren Preskotasuna Baliatu


1983ko maiatzaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Antzerkia Haurrekin Muntatu, Beren Preskotasuna Baliatu
«Kimalaxo» Taldearekin Mintzo
Koldo AMESTOI frango pertsonak ezaguna dugu muga bi aldetako antzerkilarien artean. Azken hiru urte hauetan iparraldeko GAU ESKOLAK-AEKren permanentea izana, berrikitan lan hori utzia du aspalditik gogoko zuenari lotzeko.
Sortu duen jokalari bakarreko KIMALAXO taldeaz eta burututa daukan PIRRIPITAKA izeneko huanmantxoaz–berak hala izendutzen du- erabili dugu solas eta guratzatu ele, halaber bere bilakaera propioaz, iparraldeko antzerkigintzaz ikuspegi berri baten jasotzearren, sekula gehiegi agertu ez den langile umil bezain lagun adizkidekoi eta gozo horrengandik.
ARGIA: Hi, eta, izigarri famatua haiz antzerki munduan...
KOLDO: Ze ari haiz izkiriatzen hor? Geldi!
A.: Ez duka hala?
K.: Pitoa! Duela 12 urte bortxatu nindutean hastera. Orduan lizean nintzen Angelun. Lagun bat joan zian Club Théatre delakoaren biltzar batera eta ene izena eman talde horretarako. Ondoko astean joan nintzen, bortxatua. Ba gintian 15 bat eta hasi gintuan gorputz ariketak egiten, inprobizazioak eta hola.
A.: Ze inpresio ukan huen lehen kontakto horretatik?
K. A.: Enetzat izigarria zan zian inprobizazioa. Tema bat emaiten zenbat laguneri eta hauek elgarrekin zerbait sortzea: bestea entzun behar duk, behatu nola ari den eta haren araberan egin. Gorputzeko bertsolari bezala, espontaneoki gauzak sortzen.
A.: Zenbat urte iraun zuen lehen esperientzia horrek?
K. A.: Urte bat kasik. Gero, lizea bururatu eta, Garaziko "Hiruak Bat" taldean sartu nintzen teknika laguntzaile bezala. Horiekin bi urtez ari izan ninduan, bi antzerkiren denboran, "Noiz" eta "Bai ala Ez". Orduan ere Daniel (galdegilearen oharra: Donostiako Parte Zaharra bere sakela zola bezain ontsa ezagutzen duen parasoladuna: Landart) ezagutu. Parte hartu nian ere Iholdiko Toberetan (G. O.: Iholdiko eiherazaina bota nahi zuten turistentzat laku baten egiteko), orduan ohartu nintuan herri borroka batetan antzerkiak izan dezakeen indarraz.
A.: Hori 74ean zian, hiru urtez beraz laguntzaile bezala ari izan haiz?
K. A.: Staga edo ikastaro batzu egiten nitian eta antzerki mundua ezagutzen ikasten nian, coulisses horietatik. 76an Hazparneko Bordaxuri taldean hasi ninduan berdin laguntzaile, dekor, apaindura egile. Hor hiru urtez. Hirugarren urtean ibili gintian esketxa batzuen prestatzen eta horrela bainan moteldua. Azkenean atera ninduan.
Betikoa, jende batzuek antzerkigintzan sinisten die eta arrunt sartzen dituk, besteek aldiz bigarren planoan uzten die eta beraz ez duk lan segitu baten eramaiterik eta taldea mainku gelditzen duk: batzuek egin nahi, besteak segitzaile.
A.: Hi, beti laguntzaile!
K. A.: Ez! "Zapeta Xilotik"-ean egin nitian taulen gaineko lehen urratsak, zenbait segundoz. Jendea, fou kon! "beste bat", "beste bat" oihukatzen!!!
A.: Ororen buru, taulen gainean esperientzia gutti hik...
K. A.: Gutti ba. Batzuek taulen gainean egin dutena nik ikastaroetan egin diat: jendeen aurrean agertzea, inprobizazioa, gorputza. Epoka luze horretan antzerki gehienen ikustera joaten ninduan, edozein antzerki, hegoaldean, hemen, mota desberdinetakoak, hizkuntza ezberdinekoak... Bestalde, antzerkiaren hezur-mamiaz ontsa ohartzen haiz coulissetatik: teknikak, bakotxaren jokoa...
A.: Bordoxuritik atera ta, haurren munduan hasi hintzen ez? Zendako hautu hori?
K. A.: Xuxen eztakiat. Alde batetik huts bat ba zela, nehor gutti ari zian lan horretan. Gauza berri baten egiteko posibilitatea ere. Gogo bat ere, haurrek lantzen duten imaginaire honetan amets mundu honetan aritzea. Bestalde haurrak izigarri maite ditiat, haiekin jostatzea eta haiek bezala jostatzea. Epoka hartan irakurri nian "La Psychanalise des Contes" liburua, Brano Bethelem-ena eta horrekin haurren mundua hobeki ezagutu, haur batek ze interpretazio egiten duen ipuin batekin eta psikanalistek berek emaiten dutena. Orduan mundu berri bat ezagutu nian hor, ipuinena.
A.: Ez haiz hala ere berehala ipuinetan hasi, lehenik marioneten munduan hasi hintzen.
K. A.: Ba, ontsa informatua haiz! Garai horretan Donostiako Txontxongilo taldekoekin harremanak nitian EATBri esker. Gero haien obra guziak segitu nitian denetan. Lagun batekin ibiltzen ninduan, ikusi genian nola prestatzen zen holako obra, haurrek nola parte hartzen zuten, nola bizi zuten.
A.: Zerbait lan egina duk beraz marionetetan?
K. A.: Ba, lagun horrekin ikusgarri bati buruz hasi gintuan ipuin baten inguruan. Memento berean, bakotxa gure aldetik marionetaren historiaren ezagutzen hasi gintuan, UNIMA horretan sartuz, Union Internationale de la Marionette, liburuxka bat hartu genian, hortik ainitz ikasi ta...
A.: Ontsa orroit banaiz, ikusgarri hau eztiat sekulan ikusi!
K. A.: Zalo! Ba, bi arrazoin nagusirengatik. Alde batetik biga gintuan bakarrik, materiala ta asko gauza behar zian. Bestalde, Danielle, lagun hura, joan zian Tolosara urte bateko eta ni bakarrik gelditu: sobera lan zian pertsona bateko, kriston teknika behar dik batek egiteko.
A.: Marionetetan beraz fini duk?
K. A.: Ba. Bakarrik bait nintzen eta bakarkako lana egin behar, beraz ipuinetara itzuli, ipuin kondatzeari. Hor ere hasi nintzen ikertzen biziki gehiago, estagak egin ipuin kondatzeari buruz, irrati batean hasi ipuinak kondatzen, udalekuarentzat gau beila askotan.
A.: Ordu arte beti talde batean, orain aldiz bakarrik. Ze kanbiamendu ikusten duk?
K. A.: Beti tripa zolan diat talde ttipi batetan aritzea, 4pa5 ongi elgar ezagutzen dutenak, théatre d'intervention delakoan aritzeko: Baionako karriketan larunbat arratsalde hatez, herriko plazan mezatik landa, manifestazio baten barnean... Hori haurren mundutik aparte duk bainan beti horren xerka ibiltzen nauk, hor duk ere antzerkiaren indarra: gai batez gidoia laster muntatu eta tak-tak eman kanpoan.
Behar ba, bakarrik ibiltzen horrek egun batez ekarriko didak bakarrik ibiltzen diren batzuen ezagutzea eta zerbait egiteko ahalko diagu elgarrekin. Ez diat ikusten talde pizu bat, sakratua, baizik eta bakoitxa bere alde segitzea bere lanetan bainan zerbait gertatzen delarik bildu eta zerbuit egitea, bakotxaren esperientziak bilduz. Taldeak mugatzen dik berdin kreazionea, tren-tren batean bezala sartzen haiz.
A.: Ainitz posibilitate gehiago ikusten duk bakarrik?
K. A.: Ba, sorkuntzaz bestalde, hihaurek dena egiten duk ipuin kondatzean: abotsak, gorputza lantzen, harridurak, emozioneak sortu... Aski globala duk. Memento honetan bakarrik ari nauk eta frango ontsa senditzen diat ene burua, ez diat beste baten beharra senditzen. Gainera, bakarrik, libertate gehiago ba duk, inprobizazione mailan eta, ez haiz bestearen arabera ari izan behar.
A.: Ipuinak, bildu dituk edo hihaurek idatzi?
K. A.: Bildu. Emeki emeki mundu guzitik ipuinak ikertzen ari nauk. Hori gauza arrunt berria duk enetzat, frantses estadoko ipuin klasikoetatik ateratzea. Munduan hainbeste ipuin izaitea, horrek harritu naik. Gainera harrigarri duk nola ipuin asko elgar irudizkoak diren, mami berdinekoak, gero herri bakotxak bere gisara moldatuak.
A.: EHko ipuinak bereziak ote?
K. A.: Zenbatzu ba, laminak, basajaunak... sartzen direlarik bainan gehienetan ohartzen haiz korrespondentzia ba dela beste herrietako ipuinetan.
A.: Haurren munduak ze ekertzen dik hiri?
K. A.: Emeki emeki ezagutzen ari nauk. Komunikazio gehiago ba duk, biziki argi emaiten die arrapostua hire lanari, on ala txarra den. Ez die pitsik gordetzen, edo xoratuak dituk eta ikusten duk, edo ez dituk ixiltzen. Eskola hoberena duk abantzatzeko, lantzeko.
Gero, nahi nikek antzerkiak muntatu haiekin, beren freskotasuna baliatu, berek asma ditzaten gauzak, ez beti guk erabaki gauzak. Nik ikusgarrian beti uzten diet berek zerbaiten egiteko posibilitatea, partizipatzeko.
A.: Hihaurek osatzen dukan taldea KIMALAXO duk, ze erran nahi dik.
K. A.: Marionetetan ari ginelarik ba genian pertsonai bat beti agertu behar zena: pottoka. Bainan zahar zaharra ta Euskal Herri guzian ezaputzen zena. Izen bat eman behar genion ta, KIMA deitu, kima edo kuma duk zaldien ileak, kima laxo, kima libre edo.
A.: Ikusgarria...
K.A.: "Pirripitaka" deitzen duk. Ipuin batekin hasten diat: lehen, aspaldian, etxe bakoitzean ipuin kondatzaileak ba zirela, gero gizon batzu jin zirela eta gauza asko sarrarazi etxean, josteko mekanika, garbitzekoa, telebista... Ipuinak, kondairak eta kondatzaileak saku handi handi batzutan eman zituzten. Saku horiek denak mendi kasko batetan eman ditie, Geroztik etxe horietan tele-ari beha egoiten dituk xahal-xahalak begi eta aho. Bainan egun batez elurra egin du eta mendi kaskoan ziren zaku miresgarri horiek pirrigitaka erori ziren haurrak ziren tokietara. Zaku horietatik bat nerea.
Zaku horretatik ateratzen nauk nihaur, gero argiak, musika, sketxetako material guzia eta ipuiak: horretarako ipuin bakoitzeko, gauza bat ateratzen diat eta hortik ipuina kondatzen. Haurrak musika ta koloreekin loriatzen dituk, ainitz sartzen ditiat.
A.: Azkenik ze kondiziotan pasatzen haiz?
K. A.: Edozein egunetan jiten ahal nauk eta ontsalaz nahiago diat haurrak diren tokietan egitea, erran nahi baitu ikastoletan, eskoletan, nahiz eta aste kulturalen karietara ere ibiltzen naizen. Adinari buruz, bi sail ikusten ditiat, 3-6 urtekoak eta 7- lOekoak.
Gainerateko problema teknikoentzat aski da deitzea edo idaztea:
ASTEMA

"aurrak izigarri maite ditiat, haiekin jostatzea eta haiek bezala jostatzea"
"Batzuek taulen gainean egin dutena nik ikastaroetan egin diat".
"Taldeak mugatzen dik berdin kreazionea, tren-tren batean sartzen haiz".
"Nahi nikek antzerkiak haurrekin muntatu, beren freskotasuna baliatu".
30-33

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKIMALAXO
PertsonaiazAMESTOI1
EgileezASTEMA1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude